Apirilak 11: Lisa Stansfield

Lisa Satnsfield, pop abeslari eta konpositore britaniarra, Ingalaterran jaio zan 1966ko apirilaren 11ean.

Bakarlari moduan aritu baino lehen “The Blue Zone” taldeko kidea izan zan.

1989an arrakasta itzela lortu eban Affection izeneko diskagaz, bost miloi kopi baino gehiago salduz. Diska honetan All around the World eta This is the right time abesti ospetsuak agertzen dira.

Diska hau eta hurrengoa ere, Real Love, 70. hamarkadako Barry White musikariaren “disco” eta “Motown” soinuen eraginez idatzita dagoz, moldaketak, erritmoa eta teknika aldetik batez ere.

Geroztik beste sei diska kaleratu dauz, azkena 2005ean izanik.

Hainbat artistekin abestu dau eta hainbat aldiz saritua izan da.





Los comentarios están cerrados.