Autor: biotzf
-
Martxoak 12: Henry Cliquet-Pleyel
Hainbat obra idatzi zituen, pianorako, orkestrarako, musika korala,…besteak beste.

-
Martxoak 11: Bobby McFerrin
Bobby McFerrin, a capella interpretea eta orkestra zuzendaria, Manhattanen jaio zan 1950eko martxoaren 11ean.Jazz eta Reagge generoak lantzen dauz. “Don´t worry, be happy” abestiagaz arrakasta handia lortu eban 1988an.
Jazz munduko hainbat artistekin kolaboratu dau, Chic Corea eta Yo-Yo Ma-gaz, esaterako.
Bere ahots hedadura lau zortzidunekoa da eta oso trebea da ahotsagaz efektu erritmikoak sortzen. Pianoa, baxua eta klarinetea ere jotzen dauz.
Hainbat grammy eskuratu dauz bere ibilbidean zehar.

-
Martxoak 10: Pablo Sarasate
Egilea: Irati Isasi
Pablo Martín Melitón Sarasate Navascués Iruñean 1844ko martxoaren 10 ean jaio zen, eta Biarritzen 1908ko irailaren 20 an hil zen. Biolinjole eta musikagile nafarra izan zen.
Europa eta Amerikan zehar ibilbide arrakastatsua izan zuen.
“Pablo Sarasate Orkestra” berak sortu zuen 1879an bere jaioterrian, gaur egun Nafarroako Orkestra Sinfonikoa dena.
Biolina eta pianoa ziren bere instrumentu gogokoenak. Eta honeekaz hainbat lan idatzi zituen, adibidez : Fantasia Capriccio, Serénade Andalouse, San Ferminen Jota…

-
Martxoak 9: Samuel Barber
Samuel Barber, konpositore estatubatuarra, Pensilvanian jaio zan 1910eko martxoaren 9an, eta New Yorken hil zan 1981eko urtarrilaren 23an.Haur prodijioa, sei urtegaz hasi zan pianoa jotzen eta zazpigaz konposatzen. Filadelfian bete ebazan musika ikasketak.
Orokorrean, bere musika, tradiziozko forma eta armonietan oinarritu eban, melodiaz beteriko abestiak konposatuz.
Bere abestiak, pianoz edo orkestraz lagundurik, XX. mendeko ospetsuenetarikoak dira errepertorio klasikoan.
Barber baritono bikaina zan, eta sasoi batean abestera dedikatzea pentsatu eban.
Balletak, operak, ganbara musika, koralak, pianorako musika,… idatzi ebazan, besteak beste.

-
Martxoak 8: Carlos Baute
Carlos Roberto Baute Jiménez, Carlos Baute-lez ezagutua, 1974ko martxoaren 8an jaio zan Caracas-en. Aktorea, telebista presentadorea eta abeslaria da, baina azken hau da gehien egiten dauana.
Txikitatik hasi zan musikataz interesa jartzen eta abestiak konposatzen. 13 urterekin, “Los Chamos´´ musika taldean sartu zan eta“Con un poco de Amor´´ diska atera zuten. 20 urterekin, bakarlanean, bere lehen diska atera zuen “Orígenes I”.
Hortik aurrera album batzuk atera dauz eta honeek dira: 1999.urtean “Yo naci para quere´´; 2001 urtean “Dame de eso´´; 2004 urtean “Peligroso´´; 2005 urtean “Baute´´; 2009 urtean “De mi puño y letra´´ eta 2011urtean “Amarte bien´´.“De mi puño y letra” albuma oso ezaguna eta ospetsua egin da, Marta Sanchezekin egin zuen.
(Egilea: Jon Martín)

