Bobby McFerrin, a capella interpretea eta orkestra zuzendaria, Manhattanen jaio zan 1950eko martxoaren 11ean.
Jazz eta Reagge generoak lantzen dauz. “Don´t worry, be happy” abestiagaz arrakasta handia lortu eban 1988an.
Jazz munduko hainbat artistekin kolaboratu dau, Chic Corea eta Yo-Yo Ma-gaz, esaterako.
Bere ahots hedadura lau zortzidunekoa da eta oso trebea da ahotsagaz efektu erritmikoak sortzen. Pianoa, baxua eta klarinetea ere jotzen dauz.
Hainbat grammy eskuratu dauz bere ibilbidean zehar.
![](http://stats.wordpress.com/b.gif?host=eleizaldemusika.wordpress.com&blog=19046343&%23038;post=6969&%23038;subd=eleizaldemusika&%23038;ref=&%23038;feed=1)