Autor: biotzf
-
Otsailak 2: The White Stripes
Egilea: Matxalen Goienetxea
2011ko otsailaren 2an, The White Stripes izeneko bikotea behin betirako apurtu zan. 1997an sortu zan Ameriketako banda hau. Bi partaidez osoturik egoan :
-
John Anthony Gill, Jack White bezala ezagutua. Honek, gitarra , pianoa, eta lehenengo ahotsa egiten eban.
-
Meg White, bateria, perkusioa eta bigarren ahotsa.
60. urteetako Garage Rock mugimenduaren berpiztean parte izan dira.
Beraien kantak, gehienbat Punk, Rock, Blues, Folk rock eta country musikan inspiratzen ziran. 2001-ean ospetsu egin ziran, euren 3. albumagaz “White Blood Cells” izenekoa. Hurrengoa, 2003-an izan zan “Elephant” izenekoa.
Musika baztertu baino lehen, 2007-an beste album bat argitaratu eben. Musikaren munduan ebilzan artean, estudioko 6 album atera ebezan. Azkenengo 3 diskak Grammy bana , irabazi eben.

-
-
GES (gazte ekintzaile solidarioak)
DBH4ko ikasleek GES izeneko proiektu solidario baten lanean dabilz ikastolan.
Honelako ekintzak zabaldu behar dirala uste dodanez, hemen dozue informazio guztia:
Aurtongo ikasturtean, DBH 4 mailako ikasleak Gazte Ekintzaile Solidario (GES) proiektuarekin.Tailandiako “Kilometro 42″ ikastetxeagaz kooperazio lanetan dabilz, proiektua garatzen eta ekintzak prestatzen. Guzti hori bermatzeko HELP (Herrialde Ezberdinak Laguntzeko Proiektua) izeneko alkartea sortu dabe euren ikastetxearen egoera hobatzeko helburuagaz.Este curso, los alumnos de 4 de la ESO están desarrollando actividades dentro del proyecto JES colaborando con el colegio “Kilometro 42″ de Thailandia. Por este motivo, han creado la asociación HELP (Proyecto de colaboración entre pueblos diferentes) con el objetivo de mejorar la situación en su escuela.
This year, the students of DBH 4 ( Secondary school level 4 ) are developing activities related to the GES project. They will work with the school “ Kilometer 42” of Thailand on this project. In order to improve the situation of the school, they have created the association HELP ( Collaboration project among different countries).
ZABALDU ETA PARTE HARTU!

-
Otsailak 1: James Price Johnson
Egilea: Maialen Gomez
James Price Johnson, 1891ko otsailak 1ean jaio zan Nueva Jersey-en, eta 1955eko irailak 17an Estatu Batuetan hil zan.
Honek, pianoa jotzen zuen, eta Ameriketako jazz konpositorea zan. Luckey Roberts-ekin batera izan zen stride estiloaren sortzaileetako bat.
1911. urtean oraindik ikastolara joiala, Jelly Roll Morton-en blues ekitaldi batera joan zan, eta 1912.urtean bere lehenengo konpromiso profesionala izan zuen Coney Island-en.
James Price Johnson-ek bakarlari izateaz gain, hainbat emanaldietan atzekaldean jotzen zuen laguntzaile moduan.

-
Urtarrilak 31: Franz Shubert
Egilea: Laura Etxebarria
Franz Peter Schubert (Viena, 1797ko urtarrilaren 31 – Viena, 1828ko azaroaren 19a) musikagile eta konpositore austriarra izan zen.
11 urte besterik ez zuenean, kantore izan zen Kapera Inperialean, 14 urterekin lehen liederrak sortu zituen, ahotsa eta pianorako poema musikalizatuak, eta 18 urterako maisu-lanak konposatuta zituen. 19 urterekin, bazituen 250 lieder baino gehiago eginda.
Oso egile emankorra izan zen, 600 Lieder inguru (ahotsa eta pianoz osaturiko konposizio motzak, abesti garaikidearen aurrindaria), 7 sinfonia, musika liturgikoa, operak eta ganbera musika, piano eta orkestrarako lan ugari idatzi zuen.
Franz, oso gazte hil zen, 31 urte zituela.


