Egilea: Matxalen Goienetxea
2011ko otsailaren 2an, The White Stripes izeneko bikotea behin betirako apurtu zan.
1997an sortu zan Ameriketako banda hau. Bi partaidez osoturik egoan :
-
John Anthony Gill, Jack White bezala ezagutua. Honek, gitarra , pianoa, eta lehenengo ahotsa egiten eban.
-
Meg White, bateria, perkusioa eta bigarren ahotsa.
60. urteetako Garage Rock mugimenduaren berpiztean parte izan dira.
Beraien kantak, gehienbat Punk, Rock, Blues, Folk rock eta country musikan inspiratzen ziran. 2001-ean ospetsu egin ziran, euren 3. albumagaz “White Blood Cells” izenekoa. Hurrengoa, 2003-an izan zan “Elephant” izenekoa.
Musika baztertu baino lehen, 2007-an beste album bat argitaratu eben. Musikaren munduan ebilzan artean, estudioko 6 album atera ebezan. Azkenengo 3 diskak Grammy bana , irabazi eben.
