Etiqueta: 1.zikloa

  • Gorputzari erritmoa ateratzen

    Dagoeneko konturatuko zineten, musikako zeintzu arlo diren gehien gustatzen zaizkidanak. Ba bai, antzematen denez, horietako bat erritmoa, gorputz-perkusioa, mugimendua lantzea, asko guztatzen zait!!
    Beraz, hemen duzue gorputzari etekina ateratzeko ariketak. Batzuk berriak, eta beste batzuk nonoiz edindakoak. Ea zuen gustokoak diren!

    http://iratxeallend1.wix.com/gorputzperkusioa

  • Besarkadak

    Slidesharek, aspaldin, aurkezpenei audioa kendu zien, ordutik, besarkaden ariketa egitea deserosoa bihurtu da. 
    Beste aplikazio batzuk frogatzen egon naiz, baina ez dut helburua lortu, beraz, bideoa sortzea pentsatu nuen eta hemen dago. Berriro erabiltzeko prest.
    Helburua, berbera: Elkarrekiko onarpen sentimenduak sustatzea.

  • Donostiako danborrada

    Urtarrilaren 20an Donostiako danborrada ospatzen da. Agurtzane Goitiak prestatutako wix honekin, danborradaren historia ezagutzeko eta erritmo batzuk jotzeko aukera eukiko dugu, Donostiako martxa, Diana…

    http://aggoiti.wix.com/danborrada#!

     

  • Elefantea berriro gurekin!!

    Saint Saensen “animalien iñauteria” askotan erabiltzen dut. Gaur Elefantearen musikograma berreskuratu dugu, orain dela ikasturte pare bat “desagertu” egin omen zen eta. Zorionez guretzako hemen dugu berriro gurekin!

    https://dl.dropboxusercontent.com/u/4834142/SWF%202/1/elefan.swf

    Eta honekin batera akuarioaren beste musikograma bat ere aurkezten dizuet.

    https://www.youtube.com/embed/UkeOZns6C1w
  • Gabon kantak 2014

    Lehengo ostiralean Gabon kantak abesten egon ginen eskolan. Primeran pasatu genuen. 
    Orain, danok, merezitako oporrak disfrutatzera!! Datorren urtean gehiago, beraz, indarrak hartu!!

    ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

    http://iratxeallend1.wix.com/gabon-kantak-2014