Flash musikogramak

Musika egiteko erabiltzen diren “osagaiak” ulertzeko eta ikasteko, beti ez dira ohiko partiturak erabili behar, askotan, askoz errazago eta hobeto ulertzen ditugu beste grafia batzuk: Erritmogramak, musikogramak, marrazkiak, geuk asmatutakoak…..Orain ikusiko duzuen moduan, teknologia berriak aukera asko eskaintzen dizkigute, hauen artean musikogrameei bizitza ematea.
Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz.
Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!

http://iratxeallend1.wix.com/musikogramak

Gorputzari erritmoa ateratzen

Dagoeneko konturatuko zineten, musikako zeintzu arlo diren gehien gustatzen zaizkidanak. Ba bai, antzematen denez, horietako bat erritmoa, gorputz-perkusioa, mugimendua lantzea, asko guztatzen zait!!
Beraz, hemen duzue gorputzari etekina ateratzeko ariketak. Batzuk berriak, eta beste batzuk nonoiz edindakoak. Ea zuen gustokoak diren!

http://iratxeallend1.wix.com/gorputzperkusioa

Besarkadak

Slidesharek, aspaldin, aurkezpenei audioa kendu zien, ordutik, besarkaden ariketa egitea deserosoa bihurtu da. 
Beste aplikazio batzuk frogatzen egon naiz, baina ez dut helburua lortu, beraz, bideoa sortzea pentsatu nuen eta hemen dago. Berriro erabiltzeko prest.
Helburua, berbera: Elkarrekiko onarpen sentimenduak sustatzea.