Etiqueta: 2.zikloa.

  • “A dog,s life” Uztaiekin

    Musika zineman lantzen jarraitzen dugu, eta oraingoan zinema mutuan gelditu gara. Charles Chaplinen “A dog,s life” filman agertzen den musika erabili dugu ekintza hau burutzeko.
    Musika mintegian plazaratutako proposamena izan da hau. Ideiak beti nonon!!


  • “Erre zenituzten sorgiñen” zeinu hizkuntzaz

    Munduko jolasak proiektuan buru belarri gaudela, ikasten ari garen abestiarako zeinuak prest ditugu.

    Berriro ere, lan izugarria. 
    Lau ikasturte dira, eskolan lantzen ditugun abestiak zeinu hizkuntzaz ere prestatzen hasi ginela.
    Badakit batzutan ez dudala lan erraza eskatzen, baina ez naiz nekatuko esaten, hauxe da benetako elkarlana. Mila mila esker!!!

    Gogoratzen dizuet, hementxe dituzuela momentura arte zeinu hizkuntzaz prestatu ditugun abesti guztiak
  • “Munduko jolasak”, E.Herria

    Hirugarren urtea izango da, gorputz hezkuntza eta musika arloetan MUNDUKO JOLASAK proiektua aurrera eramaten duguna.
    Amerika, Europa, eta oraingoan etxean geldituko gara, E.Herriko jolasak, dantzak, eta abestiak landuko ditugu. Materiala, prest daukagu, oinarria noski, falta dena, Aste Santuan bueltan guztion artean osatu beharko dugu eta.

  • 2. ebaluazioa

    2.ebaluazioa bukatu berri dugu, LAN TA LANen duzue, beti bezala, egindako hainbat lan.
    Oporretatik bueltan azkenengo txanpa!!


  • AC/DC eta Zineman!

    Klasean grabatzen ditugun ekintzak LAN TA LANen jartzen ditut, baina badaude batzuk, niretzat behintzat, sarrera aparte merezi dutenak.
    AC/DC eta ZINEMA ekintzen kasua da hau. Oso ekintza politak, motibagarriak eta dibertigarriak irteten dira beti. Aurten, nola ez, ere!!


    3. mailan “Zineman!”