Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Otsailak 26: Johnny Cash
Johnny Cash, kantautore estatubatuarra, Arkansasen jaio zan 1932ko otsailaren 26an, eta Tennesseen hil zan 2003ko irailaren 12an.Country, gospel, rock and roll era rockabilly estiloak landu dauz bere ibilbide musikalean.
Baxu-baritono ahots sakona zeukan eta bere banda, Tennessee Three, boom-chick-a-boom soinu bereizgarriagatik ezagutzen zan.
“The man in black” ezizena irabazi eban, erropa ilunekaz jazten zalako ia beti.
Kontzertu guztiak esaldi honegaz hasten ebazan: Hello, I’m Johnny Cash.
Country musikari garrantzitsuenetarikotzat hartzen da, eta Elvisegaz batera, hiru estilo ezbardinetako Fama aretoetan dagoen artista bakarra da: rock, country eta gospel, hain zuzen ere.

-
Otsailak 24: Alex “El Animal”
Egilea: Itsaso Urresti
Alejandro Gonzalez Trujillo, Alex “El Animal” Gonzalez izenez ezaguua, Floridan, 1969ko otsailaren 24ean jaiotako baterijole eta konpositore Estatu Batuarra da. Mana rock taldeko kidea da, talde honetan 1984. urtetik parte hartzen daualarik. Amerika guztiko talentu gehienetarikoa daukan baterijolea da. Hiru urte eukazanetik kartoizko kaxak eta zaratadun beste objetu asko kolpatzen hasi zan. Lau urte ebazala, lapikoak jotzeari itzi eta jolaserako danborrak jotzen hasi zan. Sei urtegaz gitxi gorabehera, bere musikako irakasleak benetako bateria bat oparitu eutsan. Hamabost urtegaz “Sombrero Verde” izeneko bandan sartu eban Fher-rek, taldeko abeslariak, eta Alex baterijole oso ona bilakatuko zala esan eban. Handik eta hiru urtetara taldeko izena aldatu eben eta Mana deitu eutsen. Urte horretan euren lehenengo diskoa grabatu eben.

-
Otsailak 23: Luigi Denza
Egilea: Ane Túñez
1846ko otsailak 23an Luigi Denza konpositore eta kantu maisu italiarra jaio zen, eta 1922ko urtarrilak 27an hil zen Londresen, 76 urte zituelarik.Bere konposizio famatuenak Funiculì, funiculà, Luna fedel eta Occhi di fata dira.
1876an bere “Wallenstein” opera aurkeztu zuen Napolesen.
1880an Londresera abiatu zen bizitzen, non Royal Academy of Music-eko zuzendariordea izan zen 1898ra arte, eta kantu maisua hil arte.

-
Otsailak 20: Rihanna
Rihanna 1988ko otsailaren 20an jaio zan Barbadosen.Neska hau, pop eta R&B-ko abeslari eta konpositorea da.Mezzosoprano ahotsa dauka.
16 urterekin Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta bertan bere abeslari ibilbidea hasi eban, Evan Rogers produktorearekin.
2005ean Music of the Sun bere lehen albuma atera eban 2,2 milloi kopia salduz mundu osoan.
Hainbat sari irabazi dauz: Grammy Awards, American Music Awards, Billboard Music Awards, Brit Awards, MTV Video Music Awards, NRJ Music Awards, People’s Choice Awards, Teen Choice Awards, besteak beste.

