Otsailak 24: Alex “El Animal”

Egilea: Itsaso Urresti

el animalAlejandro Gonzalez Trujillo, Alex “El Animal” Gonzalez izenez ezaguua, Floridan, 1969ko otsailaren 24ean jaiotako baterijole eta konpositore Estatu Batuarra da.

Mana rock taldeko kidea da, talde honetan 1984. urtetik parte hartzen daualarik. Amerika guztiko talentu gehienetarikoa daukan baterijolea da. Hiru urte eukazanetik kartoizko kaxak eta zaratadun beste objetu asko kolpatzen hasi zan. Lau urte ebazala, lapikoak jotzeari itzi eta jolaserako danborrak jotzen hasi zan. Sei urtegaz gitxi gorabehera, bere musikako irakasleak benetako bateria bat oparitu eutsan. Hamabost urtegaz “Sombrero Verde” izeneko bandan sartu eban Fher-rek, taldeko abeslariak, eta Alex baterijole oso ona bilakatuko zala esan eban. Handik eta hiru urtetara taldeko izena aldatu eben eta Mana deitu eutsen. Urte horretan euren lehenengo diskoa grabatu eben.





Los comentarios están cerrados.