Urtarrilak 29: Jonny Lang

Egilea: Haizea Etxebarria

jonny langGaurko egunean Jonny Lang jaio zan, Dakota del Norten, 1981. urtean, beraz, gaur egun 32 urte daukaz.

Abeslari, konpositore eta gitarrajole amerikar oso famatua da; hain ospetsua Grammy sari bat irabaztera heldu dala.

Lang-en estiloa bere ahotsagaitik nabarmentzen da, hau da, berak daukan adinerako ezohikoa da, bluesman beterano zahar batekin konpara dezake. Bere gitarra soloegaitik ere nabarmentzen da.

Abeslari hau, 12 urtekin hasi zan gitarra jotzen, bere aitak Bad Medicine Blues Band taldea entzutera eroan ostean. Jarraian, Ted Larsenekin hasi zan klaseak hartzen, lehen aipatutako taldearen gitarra jotzailearekin. Hile batzuk igaro ostean, Lang Bad Medicine Blues Band taldean sartu zen eta, berak 15 urte ebazala, “Smokin” izeneko album bat egin zuten.

Hamar urte luzez, Lang-ek hainbat talde famatuekin jo dau, adibidez, Rolling Stones eta Buddy Guy besteak beste.

Hemen daukazue bere abesti ospetsu bat:


Urtarrilak 27: Juan Crisóstomo Arriaga

Egilea: Maider Egiluz

arriaga1Gaurko egunean Juan Crisóstomo Arriaga jaio zan Bilbon, 1806. urtean.

Musikagile oso ona izan zan eta bere omenez du Bilboko Arriaga antzokiak izena.

11 urte bakarrik ebazala hasi zen konposatzen eta  Bilboko musika elkarteetan jotzen. 15 urterekin  Parisko École Royal de Musique et Declamation ikastetxean biolina eta kontrapuntua ikasi ebazan 4 urtez.  Irakasle ere izendatu eben Francois-Joseph Fétis ordezkatzeko.

Tamalez 19 urte bakarrik ebazala hil zen birikietako gaixotasun baten ondorioz. Hala ere, gazte-gazte konposatu ebazan lanak bikainak dira. Bere musika  Hadyn edo Beethovenekin konparatua izan da eta bere maisu batek idatzi ebalez, bere bizitzak Mozartenarekin parekotasunak ditu, gainera egun berdinean jaio ziran, 50 urteko ezberdintasunagaz.

Adibidez, bere obrarik famatuena Los esclavos felices izeneko opera da. Horrez gain, musika erlijiosoa ere konposatu eban, Stabat Mater esaterako. 


Urtarrilak 26: Anita Baker

Anita Baker, soul abeslari estatubatuarra, Toledon (Ohio) jaio zan 1958ko urtarrilaren 26an.

Kontralto hau R&B, gospel, jazz eta ohizko pop-aren eraginez, soul estilo heldu eta erromantikoan espezializatu da.

Nahiz eta Toledon jaio, Detroit-en hazi eta hezitu zan, Sarah Vaughan, Nancy Wilson eta Ella Fitzgerald jazz abeslariak entzuten.

Hamabi urtegaz gospel koru bateko kidea zan eta hamaseigaz lekuko taldeetan abesten eban.

1983an bere lehen diska The Songstress kaleratu eban, musika mailan bere ibilbidea sendotuz.


Urtarrilak 25: Alicia Keys

Alicia keys 1981.urteko urtarrilaren 25ean Manhattan-en jaiotako abeslari eta konpositore estatubatuarra da.

Bere benetako izena Alicia Augello Cook da. Mundu osoan 30 milioi diska baino gehiago saldu ditu bere bizitzan, eta gainera sari askoren irabazle izan da, 14 grammy, 17 billboard eta hiru American Music Awards, batez ere.

Bere lehen diskarekin gau batean 5 grammy irabazi zituen, nesken errekorra lortuz. Diska horren izena “Songs in a minor” da.
Baina beste hainbat diska ere argitaratu ditu 2001tik aurrera, eta honeek dira: Songs in a minor, As I am,The Diary of Alicia Keys, Loving someone eta The Element of Freedom.

Dagoeneko Aliciak bost bira egin ditu: Songs in A Minor Tour 2001–2002 urteetan , Verizon Ladies First Tour 2004ean, The Diary Tour 2005ean, As I Am Tour 2008an, eta azkena The Freedom Tour 2010ean.

Musika alde batera utziz,  lau liburu idatzi ditu eta telebistako 9 serie eta zinemako 3 film egin ditu.


Urtarrilak 24: Bee Gees desagertzen da

Egilea: Iker Bilbao

Bee_Gees_154.jpgGaurko egunean baina 2003an , orain dela 11 urte, Bee Gees talde ospetsua desagertu egin zan.

Hau dena Robin eta Barry Gibb-en anaia, Maurice, inork itxaron gabe hil zelako gertatu zen.

Honeek 380 milloi kopia baino gehiago saldu zituzten, eta 7 grammy sari irabazi zituzten.

Robin eta Barry-k euren bidea jarraitu eben bakoitzak, eta 2012an Robin hil zan.