Urtarrilak 29: Jonny Lang

Egilea: Haizea Etxebarria

jonny langGaurko egunean Jonny Lang jaio zan, Dakota del Norten, 1981. urtean, beraz, gaur egun 32 urte daukaz.

Abeslari, konpositore eta gitarrajole amerikar oso famatua da; hain ospetsua Grammy sari bat irabaztera heldu dala.

Lang-en estiloa bere ahotsagaitik nabarmentzen da, hau da, berak daukan adinerako ezohikoa da, bluesman beterano zahar batekin konpara dezake. Bere gitarra soloegaitik ere nabarmentzen da.

Abeslari hau, 12 urtekin hasi zan gitarra jotzen, bere aitak Bad Medicine Blues Band taldea entzutera eroan ostean. Jarraian, Ted Larsenekin hasi zan klaseak hartzen, lehen aipatutako taldearen gitarra jotzailearekin. Hile batzuk igaro ostean, Lang Bad Medicine Blues Band taldean sartu zen eta, berak 15 urte ebazala, “Smokin” izeneko album bat egin zuten.

Hamar urte luzez, Lang-ek hainbat talde famatuekin jo dau, adibidez, Rolling Stones eta Buddy Guy besteak beste.

Hemen daukazue bere abesti ospetsu bat:





Los comentarios están cerrados.