Otsailak 17: Karl Jenkins

KarljenkinsKarl Jenkins, konpositore britaniarra, Galesen jaio zan 1944ko otsailaren 17an.

Bere aitagaz, irakaslea, organojolea eta koru zuzendaria, hasi zan musika ikasten.

Erresuma Batuko Haur orkestran hasi zan oboejole moduan. Musika ikasketak bukatuta, rock eta jazz munduan aritu zan, talde ezbardinetako kidea izanez.

Iragarkietako hainbat abesti konposatu dauz, euretariko batzuk arrakasta handia lortuz, Adiemus esaterako. Abesti hau aireline baten iragarkian agertu zan, eta hain ospe handia lortu eban, Jenkinsek Adiemus proiektua burutu ebala, konpositore bezala gorenera helduz.

“Songs of sanctuary” diskako lehen abestia da Adiemus, eta lan hau musika klasikoen zerrendeetako lehen postuetara heldu zan.


Otsailak 16: Pierre Rode

pierre rodePierre Rode, konpositore eta biolinjole frantziarra, Burdeosen jaio zan 1774ko otsailaren 16an, eta 1830eko azaroaren 25an hil zan.

Hamabi urtegaz biolinjole aparta zan. 1787an Parisera joan zan ikasten, 1790ean Europatik bidaiatu zan, bere artea erakutsiz, eta 1799ean, Parisera itzuli zanean, Operako bakarlaria eta kontserbatorioko irakaslea izendatu eben.

1803an Kontserbatorioko biolinaren metodoa idatzi eban, beste irakasle batzuekaz batera.

San Petersburgon eta Berlinen bizi izan zan, eta Vienan, Beethovenek berarentzat idatzitako Biolin eta orkestrarako erromantza interpretatu eban.

Hainbat obra idatzi ebazan, biolinerako eta orkestrarako, biolin erromantikoari egindako ekarpena oso garrantzitsua izanez.


Otsailak 15: Michael Praetorius

PraetoriusMichael Praetorius, konpositore eta organojole alemaniarra, Turingian jaio zan 1571ko otsailaren 15ean, eta 1621ko otsailaren 15ean hil zan.

Organojole moduan aritu zan toki ezbardinetan. Bere konposizioetan musikari italiarren eragina somatzen da, Veneziako eskolako estilo polikoralana batez ere.

Lan ugari idatzi ebazan eta arrakasta handia lortu eban konpositore moduan, baita organista, zuzendari eta organogile bezala ere.

Gaur egun Terpsícore izeneko lanagatik ezagutzen da, berak moldatutako 300 dantza eta doinu frantziarrak.

Syntagma Musicum tratatua ere idatzi eban, bere sasoiko musika eta musika tresnei buruz.


Otsailak 14: Renée Fleming

renée flemingRenée Fleming, Indianan (Pensilvania) jaio zan 1959ko otsailaren 14ean.

Operako soprano estatubatuarra da.

Bere belaunaldiko Mozart eta Richard Strauss-en interprete onenetarikotzat hartzen da eta bere errepertoriora gehitu ditu Handel, Verdi, Donizetti eta Rossiniren operak.

Bere ahots eraketa (textura) Victoria de los Ángeles, Eleanor Steber eta Leontyne Price opera kantari ospetsuen ahotsekin konparatzen da. (Izaro Barrena)


Otsailak 13: Danubio urdina

danubio urdinaDanubio urdina Johann Strauss semeak idatzitako balsa da.

Konpositore austriarrak 1867. urtean idatzi eban lan hau, Wiener Männergesangvereingo zuzendaria zan Johann von Herbeck-en enkarguz. Honek, bere koruak aratusteetan abesteko bals alai eta bizia nahi eban.

1867ko otsailaren 13an estreinatu zan, Diana aretoan, Rudolf Weinburm-en zuzendaritzapean, arrakasta handi barik.

Baina urte bereko udan, Pariseko Nazioarteko erakusketan, Straussek berak zuzendu ebanean, ospe itzela lortu eban.

Galeseko printzeak gonbidatuz, Ingalaterrako Covent Gardenen sei aldiz interpretatu zan. Ondoren, partituraren miloi bat kopi zabaldu ziran mundu guztian.

Gaur egun, Danubio urdina konposizio klasiko ezagunenetarikoa da. Austriarren bigarren ereserki bihurtu da, eta Vienako Urte barriko kontzertuan derrigorrezko bis-a da.