Otsailak 13: Danubio urdina

danubio urdinaDanubio urdina Johann Strauss semeak idatzitako balsa da.

Konpositore austriarrak 1867. urtean idatzi eban lan hau, Wiener Männergesangvereingo zuzendaria zan Johann von Herbeck-en enkarguz. Honek, bere koruak aratusteetan abesteko bals alai eta bizia nahi eban.

1867ko otsailaren 13an estreinatu zan, Diana aretoan, Rudolf Weinburm-en zuzendaritzapean, arrakasta handi barik.

Baina urte bereko udan, Pariseko Nazioarteko erakusketan, Straussek berak zuzendu ebanean, ospe itzela lortu eban.

Galeseko printzeak gonbidatuz, Ingalaterrako Covent Gardenen sei aldiz interpretatu zan. Ondoren, partituraren miloi bat kopi zabaldu ziran mundu guztian.

Gaur egun, Danubio urdina konposizio klasiko ezagunenetarikoa da. Austriarren bigarren ereserki bihurtu da, eta Vienako Urte barriko kontzertuan derrigorrezko bis-a da.

 





Los comentarios están cerrados.