Urtarrilak 10: Max Roach

Egilea: Ander Bustinza

max roachjpgMax Roach-en izen osoa Maxwell Lemuel Roach da. New Land-en jaio zan 1924-ko urtarrilaren 10ean eta Nueva Jersey-en hil zan abuztuak 16an, laurogehita hiru urterekin.

Bera baterijolea eta konpositorea zan. Jazz-a gustatzen jakon asko eta bere taldean jazz joten eben.

1944ean beste taldekide bat sartu zen euren taldean, eta hortik aurrera bost ziren taldean. Bere taldeko bi ospetzuenak: Charlie Parker eta Dizzy Gillespie ziren.

Hamasei urterekin jada, bere lehendabiziko kontzertua eman eban Sonny Greer ordeztuz.

Zazpi disko atera ebazan, 1953-1989 tartean denak.

1944-ean hasi zan musikaren munduan eta 2002-an amaitu eban 78 urterekin.


Urtarrilak 9: Jimmy Page

pageJimmy Page, rock gitarrajolea, Ingalaterran jaio zan 1944ko urtarrilaren 9an.

Led Zeppelin rock taldeko kide eta liderra izan da, 1968tik taldea desagertu arte.

Hamabi urtegaz bere lehen gitarra euki eban, eta ikasketak egin arren autodidakta moduan ikasi eban.

Hamairu urtegaz, telebistako gazte talentuen saio baten agertu zan.

Led Zeppelin-era heldu orduko, hainbat taldeetan jo eban, eta musiko ugari ezagutu ebazan, bere ospea gitarrista bezala areagotuz.

Britaniar inperioko ordenaren kide izendatu eben 2005. urtean, Brasilgo behartsuei laguntza eskeiniteagatik.

Rolling Stone aldizkariak sasoi guztietako hirugarren gitarrajole onenetarikotzat hartzen dau.

 


Urtarrilak 8: Elvis Presley

Egilea: Ander Beitia

elvis1Elvis Aaron Presley, Tupelo, Misisipi, Estatu Batuetan jaio zan 1935eko urtarrilaren 8an, eta Memphis, Tennessee, Estatu Batuetan hil zan 1977ko abuztuaren 16an, 42 urterekin.

XX. mendeko abeslari estatubatuar famatuenetarikoa da, eredu kutural batelez kontsideratuta dago eta bere izena, Elvis, oso famatua da.

“Rock and Roll-eko erregea” bezala ezagutzen da, edo “erregea” bakarrik bezala ere bai.

1954an hasi zan abeslari bezala, Sun Records-eko jabeak, Sam Phillips-ek bere gaitasunak ikusi ebazanean.

RCA Records disketxeak kontratatu eban bere musika zabaltzeko. Disketxe horrekin egin zuen abestia “Heartbreak Hotel” deitzen da, eta abesti hau 1956ko urtarrilaren 27an kaleratu zan. 1956ko azaroan bere lehen pelikulea estrenatu zan “Love Me Tender” izenburuarekin.

Hiru “Grammy” sari irabazi ditu bere bizitzan.


Urtarrilak 7: Nicanor Zabaleta

nicanor zabaletaNicanor Zabaleta Donostian jaio zan 1907ko urtarrilaren 7an, eta San Juan de Puerto Ricon hil zan 1993ko martxoaren 31ean.

Musikari eta harpista ospetsua, zazpi urtegaz hasi zan instrumentu honegaz, teknika miresgarria lortuz.

Gaztaroan Madrilgo kontserbatorioan ikasten hasi zan, eta 1925ean Parisera joan zan, ikasketak jarraitzera. Urte bete beranduago lehen kontzertua eskeini eban Parisen. 1934ean Estatu Batuetan estreinatu zan.

Harpa eskolak emon ebazan Sienako kontserbatorioan.

XVIII. mendeko musikan espezializatu zan, Europa guztian zehar hainbat kontzertu eskeiniz eta arrakasta handia lortuz.

Hiru miloi diska inguru saldu ebazan bere ibilbide musikalan.

 Bere azken kontzertua Madrilen emon eban, 1992an.


Urtarrilak 6: Aleksandr Scriabin

scriabinAleksandr Scriabin, konpositore eta pianojole errusiarra, Moskun jaio zan 1872ko urtarrilaren 6an, eta Moskun hil zan 1915eko apirilaren 27an.

Posterromantizismo eta atonalismo askearen adierazgarririk garrantzitsuenetarikoa dogu.

Musikaren historian eragin handiko eta konpositorerik berritzailenetarikoa da.

Scriabinek sinestesia eukan, eta bere kasuan koloreak entzuten ebazan.

Trebetasun hau bere musikan erabili eban, tonalitate bakoitza kolore bategaz erlazionatuz.

Bere obrak, erritmo eta melodia aldetik, zailtasun handikoak dira.