Urtarrilak 9: Jimmy Page

pageJimmy Page, rock gitarrajolea, Ingalaterran jaio zan 1944ko urtarrilaren 9an.

Led Zeppelin rock taldeko kide eta liderra izan da, 1968tik taldea desagertu arte.

Hamabi urtegaz bere lehen gitarra euki eban, eta ikasketak egin arren autodidakta moduan ikasi eban.

Hamairu urtegaz, telebistako gazte talentuen saio baten agertu zan.

Led Zeppelin-era heldu orduko, hainbat taldeetan jo eban, eta musiko ugari ezagutu ebazan, bere ospea gitarrista bezala areagotuz.

Britaniar inperioko ordenaren kide izendatu eben 2005. urtean, Brasilgo behartsuei laguntza eskeiniteagatik.

Rolling Stone aldizkariak sasoi guztietako hirugarren gitarrajole onenetarikotzat hartzen dau.

 





Los comentarios están cerrados.