Adolfo Cabrales Mato, “Fito”, Bilbon jaio zan 1966ko urriaren 6an.
Platero y tú taldeko abeslaria, gitarrajolea eta konpositorea izan da, eta gaur egun Fito & Fitipaldis taldeko liderra da.
Lehenengo taldean Rock & Roll estiloa landu eban baina Fito & Fitipaldis-en blues, jazz, country,…nahasketa nabaritzen da.
Hala ere, bere abestietako gaiak beti dira bardinak: gabaz girotutako istorio pertsonalak, tabernak, drogak eta amodioak agerturik.
Fitok abestuz gain, gitarra eta banjoa jotzen dauz.
Gaur egun Gernikan bizi da.







