Etiqueta: musikogramak

  • Flash musikogramak

    Musika egiteko erabiltzen diren “osagaiak” ulertzeko eta ikasteko, beti ez dira ohiko partiturak erabili behar, askotan, askoz errazago eta hobeto ulertzen ditugu beste grafia batzuk: Erritmogramak, musikogramak, marrazkiak, geuk asmatutakoak…..Orain ikusiko duzuen moduan, teknologia berriak aukera asko eskaintzen dizkigute, hauen artean musikogrameei bizitza ematea.
    Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz.
    Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!

    http://iratxeallend1.wix.com/musikogramak

  • Elefantea berriro gurekin!!

    Saint Saensen “animalien iñauteria” askotan erabiltzen dut. Gaur Elefantearen musikograma berreskuratu dugu, orain dela ikasturte pare bat “desagertu” egin omen zen eta. Zorionez guretzako hemen dugu berriro gurekin!

    https://dl.dropboxusercontent.com/u/4834142/SWF%202/1/elefan.swf

    Eta honekin batera akuarioaren beste musikograma bat ere aurkezten dizuet.

    https://www.youtube.com/embed/UkeOZns6C1w
  • musika eta euskara 2014-02-05 11:54:00

    Egindako WIXak symbaloo batean bildu ditut, dena eskura izateko.

    http://www.symbaloo.com/mix/prestatutakowixak