Lan ta lan 2015-16 prest

Ikasturte berriarekin bideo berriak sortuko ditugu, beraz, orrialde berria sortu dut pixkanaka-pixkanaka gure lanak bertan jartzeko.
Egindakoak ez dira desagertu, lasai!!
Lehengo urteko ekintzen bideoak eta gauzak ikusi nahi badituzue, argazkiak klikatu, hortxe daude eta.

http://www.symbaloo.com/mix/prestatutakowixak
 

Flash musikogramak

Musika egiteko erabiltzen diren «osagaiak» ulertzeko eta ikasteko, beti ez dira ohiko partiturak erabili behar, askotan, askoz errazago eta hobeto ulertzen ditugu beste grafia batzuk: Erritmogramak, musikogramak, marrazkiak, geuk asmatutakoak…..Orain ikusiko duzuen moduan, teknologia berriak aukera asko eskaintzen dizkigute, hauen artean musikogrameei bizitza ematea.
Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz.
Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!

http://iratxeallend1.wix.com/musikogramak