Urriak 14: Cliff Richard

Egilea: Ibon Monasterio

Sir Cliff Richard, jaiotzez Harry Rodger Webb (1940ko urriaren 14a, Lucknow, India) britainiar pop abeslari, musikari, aktore, ekoizle eta filantropo bat da. Erresuma Batuko musikari eta artista ospetsuenen artean kokatzen da.

The Shadows taldearekin batera rock and roll musika joz hasi zen. 1958an Erresuma Batuan konposatu zen lehenbiziko rock and roll abestia zen “Move It” abestiarekin sekulako arrakasta lortu zuen. Erresuma Batuko rock and roll musikan nagusi izan zen, 1960ko hamarkadan The Beatles musika talde ospetsua agertu zen arte.

Ondoren kristautasunera bilakatu eta bere musika leundu egin zen, pop irudi komertzialako bat beraganatu zuelarik, gospel musikan ere barneratu zen.

(iturburua: Wikipedia)


Urriak 13: Ashanti

Egilea: Unai Markaida

Ashanti, benetako izena da Ashanti Shequoyia Douglas, 1980ko urriaren 13an jaio zan Long Island-en, New York.

Kantante estatubatuarra da eta hip-hop eta R&B musika motak lantzen dauz.

Ashanti beran kantak konposatuz gain,  dantzari eta poeta moduan ere ari da.

2000. urtean hasi zan arrakasta hartzen.

Ashantik Big Pun raperoaren korista ere izan da, “How We Roll”abestian, gainera “Fast and Furius” filmako soinu bandan ere agertzen da.

Bere lehen albumak, “Ashanti”, 500 mila kopi baino gehiago saldu ebazan lehen astean.


Urriak 12: Lorenzo Perosi

Lorenzo Perosi, konpositore italiarra, Tortonan jaio zan 1872ko abenduaren 21ean, eta Erroman hil zan 1956ko urriaren 12an.

Musika sakran espezializatua, arrakasta handiko musikaria dogu.

Kantu gregoriarran eta XVI. mendeko polifonian aditua izan da, eta bere lanetan eragin hau asko nabaritzen da.

Tenpluetan abesteko kantu liturgikoak landu ebazan, testuari garrantzi handia emonez.

Hala ere, orkestrarako eta organorako obrak eta kapera musika idatzi ebazan.

“Giovane Scuola”  (eskola gaztea) konpositore italiarren taldeko kidea izan zan.

Hiru mila obra baino gehiago konposatu ebazan.


Urriak 11: Anton Bruckner

Egilea: Gorka Lapsa

Anton Bruckner Austrian jaio zan 1824ko irailaren 8an, eta Vienan hil zan 1896ko urriaren 11ean.

Anton Bruckner, herri txiki baten bizitzen zen, Ansfelden izenekoa.

Ikasketak amaitu ondoren bere lehenengoko lana egin eban: Meza Re minorrean.

Konpositorea  eta organojolea zan.

Wagnerren obra sakonki ikertu eban, hirugarren sinfonia berari dedikatuz.

Obra sinfonikak eta erlijiosoak idatzi ebazan, besteak beste.

Hegoamerikatik bere obra ez da hain ezaguna, baina Europan sasoi guztietako konpositore onenetarikotzat hartzen da, herri germaniarretan batez be.


Urriak 10: Joan Sutherland

Joan Sutherland, soprano koloratura australiarra, Sidney-en jaio zan 1926ko azaroaren 7an, eta Suitzan hil zan 2010eko urriaren 10ean.

1947an estreinatu zan Sidney-en, Purcell-en Dido eta Eneas operako paper nagusia abestuz. Lehenengo urteetan opera barrokoak abestu ebazan. 1952an Europan debutatu eban, Puccini eta Mozarten operakaz.

Arrakasta handia lortu eban bere ibilbidean, konpositore handien operak abestuz eta hainbat diska grabaturik.

1990. urtean erretiratu zan, eta hamar urte beranduago hil zan, larogeita hiru urtegaz.