Urriak 19: Isham Jones

Egilea: Josu Alonso

Isham Jones Iowan jaio zan 1894ko urtarrilak 31ean, eta Floridan hil zan 1956ko urriak 19an.

Musikalari amerikarra, konpositorea eta big band zuzendaria,  kontrabaxua eta saxofoi tenorra jotzen zituen. Swing estiloa lantzen zuen.

18 urterekin Michigan-en orkestak zuzentzen zituen eta gero Chicagon, 1920 eta 1924. artean Sherman hotelako orkestra zuzendun zuen, 12 urte iraunduz postu honetan eta izugarrizko arrakasta lortuz. Taldea desegin ondoren, eta Woody Herman-en inguruan berrantolatu eta gero, konposizioari ekin zion, banden zuzendaritzan noizbehinka agertuz.

Minbizia dala eta, Floridara joan zan, eta hilabete batzuk geroago hil egin zan.


Urriak 18: Baby Bash

Egilea: Cristina Alegria

Ronnie Ray Bryant, Baby Bash izenez ezagutua, 1975 eko urriaren 18an jaiotako rapero eta kantante estatubatuarra da.

Honek, gurasoen aldetik, jatorri mexikarra eta ingelesa dauka.

Vallejon jaio da eta hor bizi zituen bere lehenengo urteak bere familiarekin. Baina egoera honek gutxi iraun zuen, txikia zalarik bere gurasoek  preso izan ziren eta.

Nagusiagoa izan zenean Houstonera joan zen bizitzera,  bere musika ibilbidearen abiapuntua izanez.

Arrakasta 2007 an lortu zuen, Jennifer Lopezekin dueto bat eginez, “THIS BOY’S FIRE” abestian.

Baby Bash-ek 2003 an Universal Records- ekin bere bigarren diskoa atara zuen.

Rapero hau gaur egun musika munduan mantentzen da.


Urriak 17: Eminem

Egilea: Mikel Unanue

Marshall Bruce Mathers, Eminem izenez ezagutua, 1972 ko urriaren 17 an jaio zan Detroid izeneko herri batean. Herri hori Michiganen dago.

Eminem rapero estatubatuarra da baina rap baino musika mota geihago abesten dauz, batez ere hip-hop. Eminem ezkonduta dago Kimberley Anne Scott-egaz eta alaba bat dabe.

Eminemek hainbat disko atara dauz, euren artean barriena Recovery da.Disko horiekaz hainbat sari lortu dauz 9 Gramy, 9 MTV VMA, Oscar bat, 8 MTV Europa eta Estatu Batuetako 5 musika sari.

Horretz gain hainbat film egin dauz, barriena Entourage izanez.

Hainbat artistekin egin dauz duoak eta horretako bat Snoop Dogg da.


Urriak 16: Naím Thomas

Egilea: Ainhoa Renteria

Naím Thomas, abeslari eta aktore katalana, Premiá de Mar-en jaio zan 1980ko urriaren 16an.

Aktore moduan MissionTop secret telesailean hasi zan, 1991. urtean.

Operación Triunfo abeslari lehiaketako lehen edizioan parte hartu zuen, 2001ean hain zuzen ere.

Irabazi ez arren bere lehenengo diskoa kaleratu eban” No tengo prisas” izenez. Albumaren barruan bere single Cruel to be kind agertzen da, 2002ko udan arrakasta handia lortuz eta abuztuaren 24an 40 nagusiaren zerrendan lehenengo postua lortuz.

2003an bere bigarren lana argitaratu zen, “Con sólo una palabra” izenekoa, berak konposatutako hiru abestiekin.

Hainbat antzerki eta musikaletan parte hartu dau, azkena “40 el musical” izanez.


Urriak 15: Jaci Velasquez

Egilea: Borja Pérez

Jaci Velasquez 1979-ko urriak 15-ean jaio zen kantari estatubatuarra da. Grammyra eta Grammy Latinoetara nominatua, Dove Award-a irabazi eban.

Pop latino eta espainola abesten eta konposatzen du. 5 milioi diska baino gehiago saldu ditu .

Aldizkarietako 50 azal baino gehiagotan agertu da, euren artean Latina Style, CCM Magazine, Estylo, Latingirl, Latina, People eta People espainieraz.

Pepsi, Doritos, Target, Frizz-Ease, eta Helzberg Diamonds-en irudia izan da.

Beran disken artean: Heavenly Place (1996) eta Buenas Noches Mi Sol (2012)