Apirilak 19: Luis Miguel

Gaur bezalako Apirilak 19 batean, hain zuzen 1970garren urtekoan, Luisito Rey eta Marcela Bastery-ren semea den Luis Miguel abeslari internazionala jaio zen Puerto Ricon kokaturik dagoen San Jorge ospitalean.  .
Mexicon nazionalizatu zen urte batzuk geroago, Luis Miguel Gallego Bastery izenarekin.
Lehen hezkuntzako 5. mailara arte ikasi zuen, ondoren maisu partikularren klaseak hartzeko.
Etengabe haritu izan da bere amaren bila, honetan hainbat milioi dolar gastaturik.
Hori pixka bat alde batera utziz, bere anaietaz arduratu zen eta ahal zuen hoberen hezitu zituen, nahiz eta oso gaztea izan.
Eremu internazionaleko ikuskizunen prentsak, hainbat modutara kalifikatu izan du Luis Miguel, danak positiboki.
Lujo ugari euki izan ditu bere bizitzan zehar, esaterako, Viña del Mar jatetxean gosaltzea, Buenos Airesen askaltzea eta Aruban eguzkia hartzea, guztia egun berberean. Baina ez da dena arrosa kolorekoa izan. Bere bizitzan une latzak ere izan dira: bere gurasoen banaketa, amaren desagerpena eta bere aitaren, Luisito Rey-ren, hilketa.

Egilea: Unai Maguregi

Ziba bidaiariak #laspeonzasviajeras

zibak bidaiariak

KANTACONMIGO proiektuan irabazitako zilarrezko ziba izan dogu ikastolan, FLAUTATEKAKO brontzezko zibagaz batera.

Ziba bi honeek, proiektuan parte hartu daben ikastetxe guztietara helduko dira, bira berezi honetan.

Eleizalde ikastolara Logroñotik heldu ziran, eta orain Asturiaserantz doaz. Baina hainbat toki ezagutu dabez: IBILBIDEA

Ziba honeen helburua ikastetxe bakoitzak bere herria eta kultura ezaguraztea da, eta horretan saiatu gara gu ere.

Hemen dozuez guk eginiko hiru sarrera:

1. Zibeei ongi etorria: http://lapeonzaviajera.blogspot.com.es/2013/04/las-peonzas-ya-estan-en-bermeo.html

2. Bermeo: http://lapeonzaviajera.blogspot.com.es/2013/04/bermeo.html

3. Agurra: http://lapeonzaviajera.blogspot.com.es/2013/04/despedimos-las-peonzas.html


Apirilak 18: Giacomo Carissimi

carissimiGiacomo Carissimi, Barroko hasierako konpositore italiarra, Marinin jaio zan 1605eko apirilaren 18an, eta 1674ko urtarrilaren 12an hil zan Erroman, hirurogeita zortzi urtegaz.

Hogei urtegaz kapera maisu bezala hasi zan Asis-en, postu honetan  urte batzuk emonaz.

1628an, Erromako San Apolinar eleizan kargu berbera bete eban, hil zan urtera arte.

Venezian eta Vienan lan egiteko eskeintzak jaso ebazan, baina Carissimik ezetza emon eban.

Bere ikasleen artean Scarlatti eta Charpentier aipatu daikeguz.

1637an apaiztu egin zan eta 1649an maisu kapera pontifikala izendatu eben.

Carissimik instrumentuen laguntza sarbidatu eban eleizetan, eta abesti erlijiosoetan kantata moldea erabili eban lehenengoa izan zan.

Bere lanen artean mezak, oratorioak, moteteak eta kantatak nabarmentzen dira.


Apirilak 17: Chavela Vargas

Chavela Vargas abeslaria Costa Rican jaio zan, 1919ko apirilaren 17an, eta Cuernavacan hil zan, 2012ko abuztuaren 5ean.

17 urtegaz Mexikora bizitzera joan zan, eta bertako herritartasuna zeukan.

Ranchera eta bolero kantari ospetsuenetarikoa izan da, eta hainbat sari lortu ebazan bere musika ibilbidean.

Bere lehen albuma 1961ean kaleratu zan, eta ordurik aurrera laurogei diska baino gehiago grabatu ebazan.


Apirilak 16: Henry Mancini

henryManciniHenry Mancini, konpositore estatubatuarra, Cleveland-en jaio zan 1924ko apirilaren 16an, eta Beverly Hills-en hil zan 1994ko ekainaren 14ean.

Arrakasta handiko konpositorea izan zan, zinemarako musika idatziz eta jazz estiloa landuz.

Mundu guztian ezaguna dan  “Pantera arrosa”-ren abestiagaz Gramy bat irabazi eban.

Zortzi urtegaz hasi zan musika eta flauta ikasten. Hamabi urtegaz pianoagaz hasi zan eta musika moldaketetaz interesatu zan.

1945ean Glenn Miller-en orkestran sartu zan, moldatzaile bezala.

1952an filmetako musiketan aritu zan, doinu sinfonikoa eta atonalagaitik bereiztuz.

1958an bere lehen bakarkako lana burutzen dau, Orson Wells-en “Touch of evil” , jazz generoan inspiratuz eta orkestra txiki bategaz interpretatuz.

60. hamarkadan bere osperik handiena lortu eban, Edwards-en filmekaz: Pantera arrosa, Diamantekaz gosaria, Ardo eta arrosa egunak,… Baita beste batzuen filmekaz ere: Arabesco, Charada,… Hamarkada honetan, Mancinik ahots nahasietako abesbatza erabiltzen dau, gai nagusiak abestuteko.

Hurrengo urteetan telesailetarako ere konposatzen dau: Remington Steele, Hotel,…

1982. urtean Oscar bat eskuratu eban, Victor edo Victoria musikalagaz.

Mancini pankreako minbizi baten ondorioz hil zan, 1994. urtean.