Apirilak 17: Chavela Vargas

Chavela Vargas abeslaria Costa Rican jaio zan, 1919ko apirilaren 17an, eta Cuernavacan hil zan, 2012ko abuztuaren 5ean.

17 urtegaz Mexikora bizitzera joan zan, eta bertako herritartasuna zeukan.

Ranchera eta bolero kantari ospetsuenetarikoa izan da, eta hainbat sari lortu ebazan bere musika ibilbidean.

Bere lehen albuma 1961ean kaleratu zan, eta ordurik aurrera laurogei diska baino gehiago grabatu ebazan.





Los comentarios están cerrados.