Etiqueta: SARRERAK
-
Apirilak 12: Montserrat Caballé
Hemen dozue ahots eder hau, Mecanoren Hijo de la luna abesten

-
Apirilak 11: Lisa Stansfield
Lisa Satnsfield, pop abeslari eta konpositore britaniarra, Ingalaterran jaio zan 1966ko apirilaren 11ean.Bakarlari moduan aritu baino lehen “The Blue Zone” taldeko kidea izan zan.
1989an arrakasta itzela lortu eban Affection izeneko diskagaz, bost miloi kopi baino gehiago salduz. Diska honetan All around the World eta This is the right time abesti ospetsuak agertzen dira.
Diska hau eta hurrengoa ere, Real Love, 70. hamarkadako Barry White musikariaren “disco” eta “Motown” soinuen eraginez idatzita dagoz, moldaketak, erritmoa eta teknika aldetik batez ere.
Geroztik beste sei diska kaleratu dauz, azkena 2005ean izanik.
Hainbat artistekin abestu dau eta hainbat aldiz saritua izan da.

-
Apirilak 10: Kepa Junkera
Kepa Junkera, musikari euskalduna, Bilbon jaio zan, Errekalde auzoan, 1965eko apirilaren 10ean.Trikitixa maisua, hamazazpi diska kaleratu dauz dagoeneko.
Nahiz eta bere musika euskal tradizioan oinarrituta egon, mugarik ez daukala esan daikegu, hainbat tokitako kolore, usain eta erritmo nahasten dauzalako.
2004ean Grammy Latino bat irabazi eban, Folk diska onenari, zuzenean grabaturiko “K ” diskagaz.
Gaur egun, Euskal Herrian dagoen musikorik ospetsuenetarikoa dogu.

-
Apirilak 9: Theobald Böhm
Teobald Böhm, musikaria, flautista birtuosoa, konpositorea, sortzailea, musika-tresna egilea eta akustika arloan espezialista, Munichen jaio zan 1974ko apirilaren 9an, eta Munichen hil zan 1881eko azaroaren 25ean.Zehar txirula eta klarineteagaz lortutako perfekziogatik ezagutzen da eta Böhm flauta gaurko txirula guztien eredua da.
Böhm-en ekarpen garrantzitsuenak gorputz zilindrikoa eta giltzen sistema izan dira, instrumentua jotzeko era erreztuz eta tesiturea zabalduz.

-
Apirilak 8: Gaetano Donizetti
Gaetano Donizetti, konpositore italiarra, Bergamon jaio zan 1797ko azaroaren 27an, eta Bergamon hil zan 1848ko apirilaren 8an.Hainbat musika molde ezbardin landu arren (musika erlijiosoa, laukoteak, orkestra lanak,…) bere operakaitik da ospetsua.
Hirurogeita hamabost opera idatzi ebazan hamabi urtetan, L’elisir d’amore, Lucia de Lammermoor eta La Favorita arrakastatsuenak izanik.
Rossini eta Belliniregaz batera belcanto-ren aitzindaria izan zan eta Italiako opera idazle garrantzitsuenetarikoa ere bai, Verdi agertu arte.

