Archivo de la etiqueta: SARRERAK
Felipe Villanueva, biolinjole, pianojole eta konpositore mexikarra, Tecámac-en jaio zan 1862ko otsailaren 5ean, eta México D.F.-n hil zan 1893ko maiatzaren 28an.
Erromantizismo mexikarraren sasoiko musikari garrantzitsuenetarikoa da.
Hamar urtegaz “Cantata patriótica” idatzi eban, lau ahotsetarako eta piano laguntzaz. Urte bete beranduago “El último adiós” pianorako mazurka konposatu eban.
1876an, hamalau urtegaz, Hidalgo antzokiko orkestran sartu zan, eta bere zuzendariagaz konposizio ikasketak burutu ebazan.
1887an Institutu musikala fundatu eban, beste musikari mexikar batzuekaz batera, ikasketa musikalak erabat eraldatuz.
Nahiz eta gazte hil, 31 urtegaz, hainbat lan idatzi ebazan, euren artean “Keofar” opera komikoa.
Otsailaren 4ean Agate Deuna bezpera ospatzen da Euskal Herrian, iluntzean kalerik-kale abestuz.
Gure ikastolan urtero betetzen dogu ohitura hau, eta gaur ere Agateren koplak abesten kaleratuko gara.
Agate III. mendean Katanian jaiotako martiri siziliarra da. Quintianus, senatari erromatarra, Agate gutiziatu eban, eta honek ez ebala onartzen ikusirik, bular biak ebagiteko agindua emon eban. Baina torturak ez ziran hor bukatu, eta ikatz gorietara ere egotzi ebien.
Agate 250. urtean hil zan.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua doguna.
Egilea: Saioa Ibargüengoitia
Maria Jimenez, 1950eko otsailaren 3an jaio zan Trianan, Sevillan. Kantari espainiarra da.
Bere ibilbidearen hasieran, “La pipa” ezizinez ezagutzen zan. Bere lehen diskoa, 1976an atera zuen, Paco Cepero gitarrajolearen laguntzaz. 2002an, beste disko bat atera zuen, “Donde mas duele”, hain zuzen ere. Album honek arrakasta handia izan zuen, eta Espainian 600.000 kopi baino gehiago saldu ziran.
Baina, honek ez dira guztiak, gehiago ere baditu, besteak beste: 1978an, “Se acabo”, 1980an “La sensación”, eta abar…
Egilea: Matxalen Goienetxea
2011ko otsailaren 2an, The White Stripes izeneko bikotea behin betirako apurtu zan.
1997an sortu zan Ameriketako banda hau. Bi partaidez osoturik egoan :
-
John Anthony Gill, Jack White bezala ezagutua. Honek, gitarra , pianoa, eta lehenengo ahotsa egiten eban.
-
Meg White, bateria, perkusioa eta bigarren ahotsa.