Abenduak 27: Tito Schipa

Egilea: Itsaso Urresti

schipaRaffaele Attilio Amedeo Schipa, 1888-ko abenduaren 27an jaio zan Lecce-n, Italian eta 1965-eko abenduaren 16an hil zan. Gizon hau tenorea izan zan.

Bere lehenengo egunetan, Givanni Albani izan zan bere maisua. 12 urtegaz seminario batera sartu zan eta bertan konposizio musikala ikasten hasi zan. Gero Milanera joan zan bere ikasketak amaitzera, Alceste Gerunda bere musikako maisuak bultzaturik.

Giuseppe Borboni-ren opera konpainian lan egin ostean, 1914ean Napolesen ospetsu egin zan. 1918an Manon operan parte hartu eban. 1919an Chicago-n debutatu eban Rigoletto operarekin. 1965-eko abenduaren 16 arte musika irakatsi eban, berak New York-en fundatutako kantu eskolan. Urte horretan diabetesa dala eta hil egin zan 77 urte ebazala.


Abenduak 26: Norma (Bellini)

Egilea: Ane Tuñez

Norma1831. urteko abenduaren 26an, Milaneko La Scala antzokian, Norma izeneko opera estreinatu zen.

Opera honen musika Vincenzo Bellinik idatzi zuen, eta libretoa italieraz Felice Romanik.

Honeek dira opera honetako pertonaiak eta estreinaldi egunean abestu eben abeslariak:

-Norma, Orovesoren alaba, sopranoa, Giuditta Pasta aktoreak interpretatua.

-Adalgisa, emakumezko apaiza, sopranoa edo mezzosopranoa, Giulia Grisik interpretatua.

-Pollione, kontzul erromatarra Galian, tenorea, Domenico Donzellik interpretatua.

-Oroveso, druiden jabea, baxua, Vincenzo Negrinik interpretatua.

-Clotilde, Normaren laguna, sopranoa, Marietta Sacchik interpretatua.

-Flavio, Pollioneren laguna, tenorea, Lorenzo Lombardik interpretatua.

Opera honen argumentua:

Norma, apaiz andrea dena, Orovesoz maitemintzen da baina amodiozko istorioa ezinezkoa da.