Apirilak 4: Michel Camilo

Michel Camilo, pianojole eta konpositore dominikarra, Santo Domingon jaio zan 1954ko apirilaren 4ean.

Sei urtegaz idatzi eban bere lehen obra eta hamairu urte eman ebazan kontserbatorioan ikasten, katedra bat lortuz.

Hamasei urtegaz tokiko oskestra sinfonikako kide bihurtu zan.

Bere ikasketak sendotzeko 1979an New Yorkera joan zan, Mannes and Juilliard School of Music-era.

1985ean Carnegi Hall-en estreinatu zan bere hirukoteagaz, eta 1986an Europan, lider moduan.

Harrezkero Estatu Batuetan hainbat kontzertu eskeintzen dauz.

Erritmo karibearrak eta jazz harmoniak erabiltzen ditu bere konposizioetan.





Los comentarios están cerrados.