Urriak 7: Thom Yorke

Thom Yorke, musikari ingelesa, Wellingborough-en jaio zan 1968ko urriaren 7an.

Radiohead talde ospetsuko abeslaria da.

Gitarra elektrikoa eta akustikoa, baxua, pianoa eta bateria jotzen dauz.

Bere lehen gitarrea zazpi urtegaz lortu eban, konpositore goiztiarra izanez. Hamar urtegaz musika talde batera batu zan lehenengo aldiz.

Abingdon eskola pribatuan ikasi eban, eta hemen sortu eban bere lehen taldea, On a friday.

Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, taldea barriro batu zan, oraingutan izen barri bategaz, Radiohead.

Radiohead munduko talde ospetsuenetarikoan bihurtu zan, hainbat herrialdeetan zerrendetako lehen postuak lortuz.

Bakarlari moduan The Eraser albuma kaleratu eban, 2006an.

Radiohead utzi barik, 2009an beste talde bat eratu eban, Atoms izenekoa.

 

 





Los comentarios están cerrados.