Egilea: Nagore Duo
Jean Absil, konpositore belgikarra, Hainaut-en jaio zan 1893.eko urriak 23an, eta 1974.eko otsailak 2an Bruselasen hil zan.
Musika ikasketak Bruselaseko Erreal Kontserbatorioan hasi zituen, organo, harmonia eta fugako lehen sariak lorturik.
Paul Gilson-ekin konposizioa eta orkestra ikasi zuen .
Bruselaseko Kontserbatorioan ohorezko maisua izan zen, fuga irakasgaian, eta ohorezko zuzendaria Etterbeek-o “Jean Absil musika akademian”.
Politonalitate eta atonalitateri buruzko ikerketak egin zituen, liburu baten bilduz.
