Urriak 26: Domenico Scarlatti

Domenico Scarlatti, konpositore italiarra, Napolesen jaio zan 1685eko urriaren 26an, eta Madrilen hil zan 1757ko uztailaren 23an.

Barroko sasoiko musikari hau Espainiara bizitzera joan zan, eta bertan geratu zan hil arte.

Klabizenbalorako idatzi ebazan sonatagaitik mundu osoan da ezaguna, nahiz eta beste motatako lanak ere konposatu.

Espainiako folkloreak eragin handia izan eban Scarlattiren musikagan, disonantziak eta modu frigiarraren erabileran ikusten dan moduan.

Scarlatti konpositore barrokoa izan arren, estilo klasikoko aitzindaria izan zan, eta bere lanetan erromantizismo ukituak ere somatzen dira.





Los comentarios están cerrados.