Conrado del Campo, konpositore eta biolajole espainiarra, Madrilen jaio zan 1878ko urriaren 28an, eta Madrilen hil zan 1953ko martxoaren 17an.
Txikitarik musikarekiko gaitasun bikainak erakutsi ebazan. 1889. urtean Madrilgo kontserbatorian sartu zan , hurrengo urtean solfeoko lehen saria lortuz. Biolin, armonia eta konposizio ikasketak ere kontserbatorio honetan burutu ebazan.
Hamazortzi urtegaz konposizioko lehen saria irabazi eban. Hortik aurrera bere kabuz ikasi eban.
Ikasketa guztiak Espainian egin ebazan, baina Beethoven eta Wagner-en musikan sakontzeko Berlinera eta Bayreuth-era bidaiatu zan.
Gaztetarik, eta bere ikasketak ordaintzeko, instrumentista bezala aritu zan, orkestra ezbardinetan.
Mota ezbardinetako lanak idatzi ebazan: sinfonikoak, instrumentu ezbardinetarako lanak, ganbara musika, zarzuelak, koralak,…besteak beste.