Apirilak 23: Roy Orbison

Egilea: Ander Beitia

roy orbisonRoy Kelton Orbison, 1936ko apirilaren 23an jaio zan Vernon-en, eta 1988ko abenduaren 6an hil zan Tennessee-n.
Rock and roll-eko abeslari eta konpositore estatubatuarra izan zan. Lau hamarkada baino gehiago aritu da lanean. 60. hamarkadaren erditik oso ezaguna egin zen bere baladakaz, euretariko batzuk honek izanik:
– “Only the Lonely”
– “Oh, Pretty Woman”
– “Crying”
13 urte zituela bere lehen taldea sortu zuen, “The Wink Westerners” izenarekin.
Urte batzuk geroago taldearen izena aladatu zuten, Sun Records-ekin batu ziren, eta handik gutxira taldea utzi zuen.
Bere lehen exitoa 1956an lortu zuen “Ooby Dooby” abestiarekin.
The Beatles taldearekin ere egin zuen kontzertu bat.
Disketxez aldatu ondoren, bere ibilbidea gelditu egin zen.
80. hamarkadan erretiratuta eta ahaztuta zegoenean “Pretty Woman” pelikuleari esker gailurrera heldu zen barriro.
Handik gutxira talde bat sortu zuen eta bere momentu onenean zegoenean, infartu batekin hil zen.





Los comentarios están cerrados.