Apirilak 25: Ella Fitzgerald

Egilea: Ander Bustinza

Ella FitgeraldElla Jane Fitzgerald Newport News-en jaio zan 1917-ko apirilaren 25ean, eta Beverly Hills-en hil zan 1996ko ekainaren 15ean.

Hirurogeita hemeretzi urterekin hil zan abeslari eder hau.

Bere ezizena Lady Ella zan eta baita The First Lady of Song (abestiaren lehen andrea).

Jazz musika kantatzen zuen gehien bat abeslari honek. Swing, blues, bossa nova, samba, gospel, calypso, gabon abestiak, pop,… ere abesten zuen.

Hamasei urterekin hasi zan abesten, 1935eko azaroaren 21ean, Harlem Apollo Theater-ean.

Amateur Night Shows izeneko lehiaketa irabazi zuen Judy izeneko abestiagaz. 1941ean bakarlari modura hasi zan 24 urterekin. 1950ean bere lehen diskoa atera zuen “Ella Sings Gershwin” izenarekin. Bere lehen albumaren izenburua “Ella at the Opera House” da.





Los comentarios están cerrados.