Azaroak 10: Ennio Morricone

Egilea: Maialen Gorordo

Ennio Morricone Enrio Morricone, 1928. urteko azaroaren 10ean jaiotako konpositore eta zinemako musikagile italiarra da.

Txikitan, tronpetea jotzen hasi zan Santa Zeziliako akademia nazionalean, eta 12 urte ebazala horren diplomea lortu ostean, bere konpositore lanari hasiera emon eutsan.  

Mundu mailan oso ezaguna da, Sergio Leone zinema zuzendari eta adiskidearekin filmetako musikea konposatu daualako. Izan ere, 500 bat filmeren soinu banda sortu dau.

Konpositore honek hainbat eta hainbat sari irabazi izan dauz, euren artean, 2010ean irabazitako Musika Polarraren saria, musikako azken nobel moduan kontsideratua dana.

Bere ibilbide guztian zehar, 70 milioi disko baino gehiago saldu dauz.





Los comentarios están cerrados.