Azaroak 16: Rodolphe Kreutzer

Egilea: Mikel Romón

kreutzerRodolphe Kreutzer 1766ko azaroak 16an jaio zan Versaillesen, eta 1831ko urtarrilak 6an hil zan Ginebran.

Biolinista, maisu, konpositore eta orkestra zuzendari frantziarra izan zan.

Bere aitak, musikari alemaniarra eta Versailleseko Kapera errealeko biolinjolea, biolina jotzen irakatsi eutson.

13 urterekin berak idatzitako kontzertu bat interpretatu eban eta Alemania eta Italiara joan zan kontzertu batzuk eskeintzera.

Leku garrantzitsu askotan lan egin eban,eta bere sasoiko biolinjole onenetarikotzat hartzen da.

Beste biolinjole bigaz Frantziako biolin eskola sortu eban.

40 opera inguru, 19 biolin kontzertu, 3 sinfonia eta biolin eta baxuarentzat sonatak idatzi ebazan, besteak beste.





Los comentarios están cerrados.