Azaroak 18: Carl Maria von Weber

Egilea: Itsaso Urresti

carl weberCarl Maria von Weber, 1786ko azaroaren 18an Alemanian jaiotako, eta 1826ko ekainaren 5ean Ingalaterran hildako konpositore, piano-jotzaile eta orkestra-zuzendari alemaniar famatua zan.

Operako oinarriak jarri ebazan eta horreek idazteko Alemaniako historian oinarritzen zan. Opera erromantikoaren sortzailetzat hartzen da.

Honek hainbat opera konposatu ebazan, Der Macht der Liebe, Silvana, Abu Hassan, Oberon…denak alemanez. Horreez gain, bi sinfoni ere konposatu ebazan, biak Do tonalitatean.

Bere lehenengo opera hamahiru urte besterik ez ebazala konposatu eban, eta hamazazpi urterekin Breslauko antzokiko musika-zuzendari izendatu eben.





Los comentarios están cerrados.