Ekainak 16: Maurice Duruflé

Maurice Duruflé, organojole eta konpositore frantziarra, Louviersen jaio zan 1902ko urtarrilaren 11ean, eta Louveciennesen hil zan 1986ko ekainaren 16an.

Haurtzaroan hasi zan pianoa, organoa eta kantu korala ikasten. Hamazazpi urtegaz Parisera joan zan, organo ikasketak sakontzera, eta hamazortzigaz Parisko kontserbatorian matrikulatu zan.

1930ean Parisko Saint Étienne du Mont elizako organista izendatu eben, eta auto istripu baten ondoren, 1975ean lan hau utzi eban.

Hainbat sari irabazi ebazan bere ibilbidean, organista moduan, eta bere obrak oso famatuak dira musika zaleen artean.





Los comentarios están cerrados.