Apirilak 15: Bessie Smith

Bessie Smith, abeslari estatubatuarra, Tennessen jaio zan 1894ko apirilaren 15ean, eta Misisipin hil zan 1937ko irailaren 26an.

“Blues-aren enperatriza” moduan ezagutua, 20. eta 30. hamarkadetako blues abeslaririk ezagunena eta eragin handienetarikoa izan da.

Erritmoa ulertzeko ezohiko modu berezia eukan, baita izugarrizko sentsibilitatea tonuarekiko eta ahoskerarako.

Bere sasoiko artista garratzitsuenetarikoekaz grabatu eban: Louis Armstrong, James P. Johnson, Joe Smith, edo Fletcher Henderson.

Bere ibilbidea laburra izan arren arrakasta handia lortu eban eta Billie Holiday, Mahalia Jackson eta Janis Joplin-elako artistak bere eragina onartu eben.





Los comentarios están cerrados.