Eta eguna heldu zen!
Aurten lehenengoz, 5. mailan Arte hezkuntza arloa bere osotasunean landuz, eta ikasturte osoko proiektuan lanean jo ta ke ibili ondoren, antzezteko eguna heldu zen.
Aurten lehenengoz, 5. mailan Arte hezkuntza arloa bere osotasunean landuz, eta ikasturte osoko proiektuan lanean jo ta ke ibili ondoren, antzezteko eguna heldu zen.
Ikasleak urduri, ni urduri, eta familiak eta beste klasekideek ikusteko irrikitan. Primeran irten zen, primeran pasatu genuen, eta primerako lana egin dute.
Argazkietan klikatu
Nahiz eta proiektuaren ebaluazioa jarraia izan eta astero egin, oraingoan, proiektuaren ebaluazio orokorra egin dugu, eta emaitzak onak izan dira.
Greba egunek ere, bere eragina euki dute, eszenografia, adibidez, beste era batean egin behar genuen, baina...
Datorren ikasturteari begira, eta antzezlanak ikusita, hainbat gauza hobeto behar ditugula ere argi ikusi dugu: hitz egiteko tonua, eszenografia, dantzak...
Baina hori guztia, datorren ikasturteko 5. mailako ikasle berriekin izango da!
Lan bikaina!!
Gutxi barru irakasleentzako ikas egoera eta material osoa bateratua publikatuko dut.