biotzf
Ofra Haza, abeslari israeldarra, Tel Aviv-en jaio zan 1957ko azaroaren 19an, eta Ramat Gan-en hil zan 2000ko otsailaren 23an.
Yemenien herri musika eta pop musika nahasten ebazan, mundu guztian arrakasta handia lortuz.
1983. urtean Eurovisionen parte hartu eban, “Jai” abestiagaz, bigarren postua eskuratuz.
Hainbat album kaleratu ebazan, urrezko eta platinozko hamasei diska irabaziz.
“Egiptoko printzea” soinu banda abestu eban, eta gaztelerako bertsioa ere berak kanta eban.
The sisters of mercy taldearen “Temple of love” abestian parte hartu eban, zerrendetako lehen postuetara helduz.
Hebreo, arabiar, arameo, ingelez eta gaztelania hizkuntzetan abesten eban.
Egilea: Itsaso Urresti
Carl Maria von Weber, 1786ko azaroaren 18an Alemanian jaiotako, eta 1826ko ekainaren 5ean Ingalaterran hildako konpositore, piano-jotzaile eta orkestra-zuzendari alemaniar famatua zan.
Operako oinarriak jarri ebazan eta horreek idazteko Alemaniako historian oinarritzen zan. Opera erromantikoaren sortzailetzat hartzen da.
Honek hainbat opera konposatu ebazan, Der Macht der Liebe, Silvana, Abu Hassan, Oberon…denak alemanez. Horreez gain, bi sinfoni ere konposatu ebazan, biak Do tonalitatean.
Bere lehenengo opera hamahiru urte besterik ez ebazala konposatu eban, eta hamazazpi urterekin Breslauko antzokiko musika-zuzendari izendatu eben.
Egilea: Ane Tuñez
August Wilhelm Ambros 1817ko azaroak 17an jaiotako konpositore eta musika historiatzaile tzekiarra izan zen.
Bere osaba, Raphael Georg Kiesewetter, musikologoa izan zen.
Konpositore bezala ez zen oso famatu egin, baina musika historiatzaile eta musikologo oso ospetsua izan zen.
Hasiera batean, abokatua izateko ikasi eban, baina bere aizialdia musikari ematen zion.
1850. urtetik aurrera musika kritikari modura lan egin zuen, eta hor hasi zen bere ibilbide musikala.
1862.urtean bere lan garrantzitsuena idatzi zuen, Geschichte der Musik (musikaren historia). Lan hau 6 liburuz osatuta zegoen.
Lan honen bilakaera Otto Kade eta Wilhelm Langhans-ek jarraitu zuten, August 1876ko ekainak 28an hil zelako.