Autor: biotzf
-
Maiatzak 4: Manuel Pareja Obregón
Bere obra ezagunenen artean: Sevillanas de la Reina, Se amaron dos caballos, Salve rociera, besteak beste.
Beran azken agertaldia ” Sevillanas” filman izan zen. Sevillan hil zen, 62 urterekin leuzemia baten ondorioz.

-
Maiatzak 3: James Brown
Egilea: Hiart Legarreta
James Joseph Brown jr, James Brown izenez ezagutua, 1933ko maiatzaren 3an jaio zan Barnwell-en, Hego Carolina, eta 2006ko abenduaren 25ean hil zan Georgian. Abeslaria eta konposatzaileaz gain, musika ekoizlea ere izan zan bere ibilbidean zehar.
1950. hamarkadan gospela hasi zen abesten, hau da, Estatu Batuetako baltzen mezetako abestiak, eta urteak geroago soul hasi zan abesten. “Please, please, please”, “Try me”, “Night train”, “Prisoner of love”, “Live at the Apollo” izan ziren bere abesti ospetsuenetariko batzuk.
Oso famatua egin zan, baina drogan sartu zan eta lapurtzera ere heldu zan, kartzelara behin baino gehiagotan joanez, bere ibilbidearen gainbehera izanik.
Hemen usten dizuet bere abesti famatuenetariko bat “I feel good”

-
Maiatzak 2: Giacomo Meyerbeer
Egilea: Gorka Lapsa
Giacomo Meyerbeer , 1791ko irailaren 5ean jaio zen eta 1864eko maiatzaren 2 an hil zen Parisen.Konpositore alemaniarra zen. Parisen oso famatua zen bere operak Grand Opera estilokoak zirelako.Bere operarik famatuena LES HUGUENOTS zen.
Melodrama musikal erromantikoaren sortzailetzat hartzen da. Hasieran bere lagun Carl Maria Weberren eragina somatzen zaio.
Bere konposizioetan estilo italiarra eta alemana konbinatzen zituen. 1836an Euroako musikorik famatuenetarikoa zen.
1842an musika zuzendari orokorra bihurtu zen Berlinen.
Honexek ziren bere obra famatuenak:
Robert le diable, Les Huguenots, Le Prophete eta La Africana.

-
Maiatzaren 1: Ray Parker Jr.
Egilea: Jonan Juarez
Ray Erskine Parker Jr., 1954ko maiatzaren 1ean jaio zen Michiganeko Detroit izeneko hiri batean. Konpositore eta musikari (gitarra-jole) amerikarra da.Hasieran, Barry White abeslariaren ikaslea izan zen, eta gitarra jotzen agertu zen laburki “Uptown Saturday Night” deituriko film batean, 1974an.
1978 urtean, Raydio izeneko R&B taldea osatu zuen. Talde hau berak, Vincent Bohnamek, Jerry Knightek eta Arnella Carmichaelek osatzen zuten. Ray-ek beste abeslari eta talde batzuentzat ere konposatzen zuen, Stevie Wonder eta The Spinners, esaterako.
1981 urtean, bakarlari moduan hasi zen, urte berean arrakasta handiena “The Other Woman”-egaz lorturik, Billboard-eko Hot 100 rankinaren lehena izanez.
Konpositore hau oso famatua bihurtu zen “Cazafantasmas” izeneko filmaren gai nagusia konposatu zuenean.
Gaur egun, erretiratuta egon arren, beste artista batzuentzat konposatzen jarraitzen du.

-
DBH2: Operara goaz!
DBH 2ko ikasleekaz opera ospetsu batzuk ezagutzeko aukerea izango dogu. Pertsonaiak, argudioak, abestiak,… Hainbat gauza kontatuko deuskuez.
Ongi etorri operara!
LA BOHEME (Irati / Naia I.)
FAUSTO (Itsaso / Maialen Go.)
KHOVANSCHINA (Maialen J. / Lorena / Ainhoa)
TOSCA (Ane / Miriam / Ahmed)
NORMA (Melissa / Antonela)
NABUCCO (Haizea / Maider Eg.)
FIGAROREN EZTEIAK (Iker B. / Pablo)
SEVILLAKO BIZARGINA (Lander / Ander)
LA SONNAMBULA (Iraide / Maider Er.)
AMAIA (Maialen Ga.)
CARMEN (Jon / Iñaki)
OTELLO (Beñat O. / Josu)
ROMEO eta JULIETA (Eider)
ROMEO eta JULIETA (Leire)
GUILLERMO TELL (Jon Mikel / Ibon)
LA TRAVIATA (Aitor / Mikel)


