Autor: biotzf
-
Otsailak 24: Johann Ambrosius Bach
Egilea: Jonan Juarez
Johann Ambrosius Bach 1645eko otsailaren 24ean jaio zen, eta 1695eko egun berdinean hil zen. Musikari alemaniarra zen eta Johann Sebastian Bach-en aita izan zen.
Christoph Bach bere aita zen. Erfurten jaio zen eta hainbat musika-tresna jotzen zituen: bioña, biolina, tronpeta,
Maria Elisabetha Lämmerhirtrekin ezkondu zen Kaufmannskirchen, 1668ko apirilaren 1ean, eta berarekin zortzi seme-alaba izan zituen.
Horietatik lau musikari izan ziren baina hiru bakarrik nabarmendu ziren:
Johann Christoph Bach (1671-1721)
Johann Jacob Bach
Johann Sebastian BachEz dakigu konpositorea bazen, bere obrarik ez zaigulako heldu. Hala ere, hemen daukazue bere seme ospetsuenaren lan bat:

-
Otsailak 23: Haendel
Egilea: Irati Isasi
Georg Friedrich Händel , Alemanian jaio zen (Halle) 1685eko otsailaren 23an, eta Londresen hil zen, 1759ko apirilaren 14ean.
Barroko sasoiko musikari alemaniarra izan zen.Opera, concerti grossi eta oratorioak konposatu zituen.
Bizitzaren gehiengoa Ingalaterran igaro zuen, 1727ko urtarrilaren 22an Britainia Handiko herritar bihurtu zen eta George Frideric Haendel izena hartu zuen.
Bere lanik ezagunenen artean “Messiah” (1741), “Water Music” (1717) eta “Music for the Royal Fireworks” (1749) ditugu.
Hemen dozue Water music-eko zati bat.

-
Otsailak 22: Lenny Kuhr
Egilea: Unai Etxebarria
Lenny Kuhr kantante eta konpositore holandarra da, 1950eko otsailaren 22-an jaio zen Eindhoven-en.
Bere abeslari ibilbidea 1967an hasi zen herbeheretan, abestiak interpretatuz “chanson” frantsez tradizioan.1969an herbeherak errepresentatu zituen eurobisionen, berak idatzitako De troubadour abestiarekin.Lehenengo lau irabazleen artean geratu zen urte hartan.
1970. hasieran oso ospetsu egin zen Frantzian Jesus Christo abestiarekin,eta Georges Brassens show-etan abestu zuen.
Era berean Frantziako “Festival de viña del mar”-ean lehiatu zen 1971ean, bigarren postua eskuratuz Si tanto mejor abestiarekin.
1980-an arrakasta handiena lortu eban herbeheretan Visite abestiarekin. Abesti hau “Les poppis” taldearekin abestu zuen.

-
Otsailak 21: Andrés Segovia
Andrés Segovia, gitarrajole espainiarra, Linaresen jaio zan 1893ko otsailare 21ean, eta Madrilen hil zan 1987ko ekainaren 7an.Gitarra klasikoaren mugimendu modernoaren aitzindaria da.
Batzuen iritziz, Segoviaren esfortzuari esker gitarreak merezi dauan goi-maila lortu dau, bestela musika tresna herrikoia bezala hartuko litzateke.
Umetarik hasi zan gitarra jotzen eta nebarean autodidakta moduan hasi zan gitarra klasikoa lantzen.
Hamalau urtegaz egin eban bere lehen agerraldia publikoaren aurrean, eta urte gitxi geroago Madrilen eskeini eban lehen kontzertua, Francisco Tarregaren gitarrarako traskripzioak joz.
Andrés Segoviaren teknikak publikoa txunditu eban, eta gitarrea tresna klasiko moduan hartzen hasi zan.
Bere bizi guztian ikasten jarraitu eban, nahiz eta batzuk pentsa gitarreagaz klasikoak jotzea ezinezkoa zala.

