Otsailak 20: Rihanna

Egilea: Alejandra de Pablo

rihannaRihanna (Saint Michael, Barbados, 1988ko otsailaren 20an), Robyn Rihanna Fentyren izen artistikoz, R&B abeslaria da. Mundu osoan ezaguna da “S.O.S”, “Unfaithful”, “Don’t Stop The Music”, “Disturbia” eta bereziki “Umbrella” abesti arrakastatsuei esker.

 


Otsailak 19: Luigi Boccherini

boccheriniLuigi Boccherini, txelojole eta konpositore italiarra, Luccan jaio zan 1743ko otsailaren 19an, eta Madrilen hil zan 1805eko maiatzaren 28an.

Artisten famili baten jaio zanez, errazago bideratu eban bere zaletasuna. Aitak kontrabaxua eta txeloa jotzen ebazan, eta arreba balleteko dantzaria zan. Anaia olerkaria eta idazlea zan, Salieri eta Haydn musikarientzat libretoak idatziz.

Luigik haurtzarotik azaldu eban txeloarekiko zaletasuna, eta aitaren eskutik hasi zan ikasten. Hamalau urtegaz bere herriko jaietan jotzen eban.

Bere gaitasunak ikusirik, aitak Erromara bialdu eban ikasketak sakontzera. San Pedro basilikan ikasketak amaitu ondoren, aitagaz eta neba-arrebakaz Vienako gortera joan zan lanean.

Milanen eta Parisen urte batzuk emon ondoren, 1769an Madrilen finkatu zan, Luis Antonio infantearen kapera errealeko konpositore eta txelojole bezala, bere sormen-garai hoberenari hasiera emonez.

Hainbat obra idatzi ebazan, ganbara musika batez ere.

 


Otsailak 18: Ariel Ramirez

ariel_ramirezAriel Ramirez. konpositore eta pianojole argentinarra, Santa Fe-n jaio zan 1921eko irailaren 4ean, eta Monte Grande-n hil zan 2010eko otsailaren 18an.

Argentinako musika natibistaren adierazle gailenetarikoa da, herriko kultura zabalduz bere diskak eta bere folklore konpainia bitartez.

Hainbat abesti criollo konposatu dauz eta berea da “Misa criolla” izeneko obra arrakastatsua.

Meza hau tenore, ahots nahasietako abesbatza, perkusioa, tresna andinoak (charango, quena, siku,…) eta klabe edo pianorako idatzita dago, eta Argentinako eta Hispanoamerikako doinuetan oinarrituta dago.

Liturgia arruntako bost ataletan banatzen da:

  1. Kyrie (baguala-vidala)

  2. Gloria (carnavalito-yaraví)

  3. Credo (chacarera trunca)

  4. Sanctus (carnaval cochabambino)

  5. Agnus Dei (estilo pampeano)

 


Otsailak 17: Karl Jenkins

KarljenkinsKarl Jenkins, konpositore britaniarra, Galesen jaio zan 1944ko otsailaren 17an.

Bere aitagaz, irakaslea, organojolea eta koru zuzendaria, hasi zan musika ikasten.

Erresuma Batuko Haur orkestran hasi zan oboejole moduan. Musika ikasketak bukatuta, rock eta jazz munduan aritu zan, talde ezbardinetako kidea izanez.

Iragarkietako hainbat abesti konposatu dauz, euretariko batzuk arrakasta handia lortuz, Adiemus esaterako. Abesti hau aireline baten iragarkian agertu zan, eta hain ospe handia lortu eban, Jenkinsek Adiemus proiektua burutu ebala, konpositore bezala gorenera helduz.

“Songs of sanctuary” diskako lehen abestia da Adiemus, eta lan hau musika klasikoen zerrendeetako lehen postuetara heldu zan.


Otsailak 16: Pierre Rode

pierre rodePierre Rode, konpositore eta biolinjole frantziarra, Burdeosen jaio zan 1774ko otsailaren 16an, eta 1830eko azaroaren 25an hil zan.

Hamabi urtegaz biolinjole aparta zan. 1787an Parisera joan zan ikasten, 1790ean Europatik bidaiatu zan, bere artea erakutsiz, eta 1799ean, Parisera itzuli zanean, Operako bakarlaria eta kontserbatorioko irakaslea izendatu eben.

1803an Kontserbatorioko biolinaren metodoa idatzi eban, beste irakasle batzuekaz batera.

San Petersburgon eta Berlinen bizi izan zan, eta Vienan, Beethovenek berarentzat idatzitako Biolin eta orkestrarako erromantza interpretatu eban.

Hainbat obra idatzi ebazan, biolinerako eta orkestrarako, biolin erromantikoari egindako ekarpena oso garrantzitsua izanez.