Urtarrilak 27: Juan Crisóstomo Arriaga

arriaga1Juan Crisóstomo Arriaga Baltzola, konpositore euskalduna, Bilbon jaio zan 1806ko urtarrilaren 27an  eta Parisen hil zan 1826ko urtarrilaren 16an.

Bilboko Somera kaleko 12.ean jaio zan eta bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke.
Bere aitak, Juan Simón de Arriagak, erakutsi eutson hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz garaiko biolinista ezagunaren ikaslea bihurtu zan. Hamaika urterekin konposatzen hasi zan eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zan.
Hamabost urte ebazala Pariseko “École Royal de Musique et Declamationen” kontserbatorioan hasi zan, biolina Pierre Baillot-ekin, harmonia François-Joseph Fétis-ekin eta kontrapuntua Luigi Cherubinirekin ikasiz.

Kontserbatorioan 4 urte eman zituen, eta bertan gordetzen dira Arriagaren kalifikazio eta haren lananen inguruko iruzkinak.

Arriagaren konposizio ospetsu bat “Los Esclavos Felices” da, 13 urterekin konposatutakoa.
Hogei urte bete baino egun batzuk lehenago, 1826ko urtarrilaren 16an, hil zan Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez birikietako gaitz batek jota.
1977. urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten dauan oroigarri bat dago.Horrez gain, bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri eutsen eta monumentu bat ere altxatu eben.
Hil ostean askok konparatu eben Mozart-ekin, 50 urte beranduago egun bardinean jaio zalako, umetarik konposatu ebalako eta izen bardinekoak zirelako: Juan Crisóstomo.

(Ariane Elorza)

 


Urtarrilak 26: Patricio Sardelli

Egilea: Josu Alonso

sardelliPatricio Sardelli 1986ko otsailak 26an jaio zan Argentinan.

Airbag taldeko bokalista eta kantautorea da. Patricio bere bi anaiekin batera hazi zen: Gaston eta Guido, bere amagaz, Alicia Beatriz, eta aitagaz Gaston Sardelli.

Patriciok tango abesten ikasi eban bere amumaren eskutik, musika munduan bere lehen urratsak emonez.

Bere taldea hasieran “Los nietos de chuck”  deitzen zan eta tabernetan, pub-etan eta horrelako lekuetan jotzen zuten.

Lau diska argitaratu dituzte dagoeneko, Airbag, Blanco y negro, Una hora a Tokyo eta Voragine.

Patriciok gitarra eta teklatuak jotzen ditu, eta rock, hard-rock eta pop-rock generoak lantzen ditu bere taldeagaz.

Hemen duzue bera solo bat egiten:


Urtarrilak 25: Alicia Keys

Egilea: Kristina Alegria

alicia keysAlicia Keys, Alicia J. Augello-Cook jaiotzez, Manhattanen( Ameriketako Estatu Batuak) 1981eko urtarrilaren 25ean jaiotako abeslari eta aktore estatubatuarra da.
Bere ibilbidean zehar 30 millioi diska saldu dauz eta 14 Grammyeta17 Billaboard sari irabazi dauz, besteak beste. ” In A Minor” izeneko albumagaz  5 grammy irabazi ebazan gau berberan.

Clive Davis-ek eman eban Alicia ezagutzera, arinago Whitney Houston-egaz  berdina eginez.

Bere bizitzan zehar estudioko 5 diska egin ditu: Songs in A Minor (2001), The Diary of Alicia Keys (2003), As I Am (2007), The Element of Freedom (2009) eta Girl On Fire (2012).

Hainbat abeslarekin egin du lan, adibidez: Christina Aguilera, Usher, Alejandro Sanz eta abar…


Urtarrilak 24: Farinelli

farinelliCarlo Broschi, abeslari castrato italiarra, Farinelli legez ezaguna, Apulian jaio zan 1705eko urtarrilaren 24ean, eta Bolonian hil zan 1782ko irailaren 16an.

XVIII. mendeko castrato ospatsuenetarikoa da, 3’4 zortziduneko hedaduraz.

Umea zala kastra eben, bere soprano ahotsa ez galtzeko, baina beste teoria batek diño zaldi istripu bategaitik izan zala. Hala ere, sasoi hartan nahiko arrunta zan haurraren familiak erabagi hori hartzea, familia txiroak batez ere, umearen ahots gaitasunak ikusirik eta etorkizun bikaina iragarriz.

Carlok kontserbatorioan ikasi eban, eta bere mezenas ziran Farinatarren oroimenez, Farinelli ezizena aukeratu eban.

Arrakasta handia lortu eban Europan zehar, operatan emakumezko paperak interpretatuz, bere soprano ahots paregabeagaz.

Espainian ere lorpen handiak eskuratu ebazan, Felipe V.aren gortean batez ere.

Abestuz gain, Farinellik teklatuzko tresnak eta viola d’amore jotzen ebazan, baita abestiak konposatu ere, testua eta musika idatziz.


Incredi-abestiak

incrediboxDBH4ko ikasleek Incredibox baliabidea ezagutu dabe, eta froga batzuk egin ondoren, begira zelako base erritmikoak konposatu dabezan.

DANEL     ARATZ      GORKA       JON V.      AITOR G.     LAURA      IBAI       IKER S.     NAGORE      
AITOR U.       KEPA        UNAI        GAYA        JON M.        MARKEL
MIKEL M.      MIKEL U.       MAITE         IKER I.
Musika tailerrako Ikasleek base erritmikoak konposatzen

Musika tailerrako Ikasleek base erritmikoak konposatzen