Autor: biotzf
-
Azaroak 19: Justin Chancellor
Chancellor-ek metal progresiboa eta metal alternatiboa lantzen dauz.

-
Azaroak 18: Amadeo Vives
Amadeo Vives, konpositore kataluniarra, Collbatón jaio zan 1871ko azaroaren 18an, eta Madrilen hil zan 1932ko abenduaren 2an.Hainbat abesti eta lan eszenikoak idatzi ebazan, operak, operetak eta zarzuelak, besteak beste.
Kultura handiko gizona izan zan, eta liburuak ere idatzi ebazan. Euren artean estetika musikalari buruzko saiakerak, autobiografia eta antzerki komedia bat.
Amadeo bost urtegaz hasi zan musika ikasten. 1891. urtean Orfeó Catalá sortu eban, Lluís Millet-egaz batera.
Bere lan ospetsuenetarikoen artean Maruxa, Bohemios eta Doña Francisquita zarzuelak aipatu daikeguz.

-
Azaroak 17: John Glascock
Egilea: Borja Perez
John Glascock Londresen jaio zan 1951ko maiatzaren 2an, eta Londresen hil zan 1979ko azaroaren 17an.Jethro Tull taldeko gitarrajolea izan zan, 1975. etik hil arte.
Arinago Carmen taldeko kidea izan zan (1973-1975). Talde honek rock progresiboa eta flamenkoa nahasten ebazan.
Jethro Tull taldeak rock progresiboa lantzen dau.
Jaiokeratik euki eban bihotzeko arazo bategatik hil zan.

-
Azaroak 16: Rodolphe Kreutzer
Rodolphe Kreutzer, biolinjole, konpositore eta orkestra zuzendari frantziarra, Versallesen jaio zan 1766ko azaroaren 16an.Bere aitagaz hasi zan biolina ikasten, baina bere benetako irakaslea Anton Stamitz izan zan.
Hamairu urtegaz berak idatzitako kontzertua interpretatu eban, eta Alemanian etaItalian hainbat ekitaldi eskeini ebazan.
Hamasei urtegaz Frantziara itzuli zan, errege-kaperako lehen biolinaren postua lortuz.
1795. urtean, Pariseko kontserbatorioko biolin maisu izendatu eben, 1825. urtera arte iraunduz.
Errege-kaperako maisu kapera postua ere lortu eban, baita Operako zuzendari orkestrarena ere.
Bere sasoiko biolinjole frantses onenetarikoa izan zan.
1798an Beethoven ezagutu eban Vienan, eta honek, Biolin eta pianorako 9. sonata Op. 47 dedikatu eutson. Obra hau Sonata Kreuzer lez ezagutzen da.
Bere metoduak eta biolinerako estudioak oso ospetsuak dira.

