You tubeko editoreari agur

Atzo bideo bat prestatzen hasi nintzen, eta betikolez You Tubera igo nuen, bertan  ti ta batean editatzeko . Baina “oh sorpresa”, irailaren 20tik kenduta dago.
Beraz, on line, eta deskarkatzeko bideo editoreak birpasatu ostean, Wevideo, Kizoa, Vimeo, Movie maker, Camtasia, eta abar luze bat. Nire lan erara hoberen moldatzen diren birekin geldituko naiz momentuz, biak ordenagailuan instalatzekoak.

Openshot

Dohainik, eta publizitate barik. Erraza eta Camtasiaren oso antzekoa. Denborarekin jakingo dugu aukera antzekoak dituen.
Lehenengo froga hauxe izan da.

Camtasia

Ordaindu behar da instalatzeko,  edo “lagun on” bat euki. Ez da merkea 200 € inguru, baina asko gustatzen zaidan editore bat da. Aukera asko eta manejatzeko ere erraza.
Honen adibide bat, hauxe

Minimops

Haur hezkuntzako umeekin erabiltzeko jolas-ariketa berria topatu dut, MINIMOPS deitzen da, hainbat aukera ditu, puzzleak, zenbakien bidez marrazkiak egin…baina guri interesatzen zaiguna marrazkiak eginez musika sortzea eta musika tresnekin aritzea izango da. 
Sortzen dena, grabatu daiteke, gero guztion artean ikusi eta entzuteko.
Frogatuko dugu.

Soinudun irla “isle of tune”

Gaur, gauza berriak bilatzen nengoela, SOL LA TIC blogan joko honekin egin dut topo.
Soinudun irla honetan, norberak sortu beharko du berena, alegia herri bat asmatu beharko duzue, etxeak, kale-argiak, errepideak, kotxeak ea erabiliz.
Hementxe duzue honen adibide bat, eta jokoaren esteka. 
Etxean saiatu, eta nahi baduzue nire emailera bidali sortzen duzuena.
Zeozer ulertzen ez baduzue, ez larritu, klasean azalduko dugu.