Datorren ikasturtea prestatzen hasten

Ikasturte amaiera heldu, eta "papeleoarekin" batera, burua jada datorren ikasturtean jarrita dago. "Musikatik Arte hezkuntzara" 1. jardunaldia amaituta, eta helburua arte hezkuntza bere osotasunean lantzea izanda, zinema, publizitatea, iragarkian... aitzakia hartuta, plastika eta ikusentzunezkoarekin lotzeko materialtxoa prestatu dut. 
Sortutako materialearen oinarria, Sonia eta Martaren eskutik ikusi eta ikasitakoa da.
Nahiz eta ideia batzuk eman eta nik argi ikusi,  nola eta zerekin batera landu, norberak erabaki beharko du bakoitzaren beharren arabera, noski.


Berrerabiltzeko aukera duzue, beraz, arazo barik hartu, moldatu...
Eta galdera, zalantza edo hobetzeko proposamenik baldin baduzue, bota, mesedez, gustora hartuko ditut eta.
Datorren ikasturtea 2. ziklorako material baretatua prestatzeko momentua ere izango da, beraz, abiapuntua hau izan daiteke.

Ondo pasa uda!!


Hip Hopa E. Herrian EMAITZA

Hiruhilabete hau oso laburra izan da, eta ariñeketan bada ere, 6. mailan "Hip Hopa E.Herrian" lantzen egon gara. Aurreikusten genuena ezin izan dugu egin: Gure raperoak kale egin zigun, baita grafitililea ere. Baina, egindako lana, nahiko dexente irten da, noski!!
Ikasle gehienak ikasitako pausuak jarraituz, rapak sortu eta grabatzeko audioa aukeratu dute.


Eta hona hemen gure bi bikote ausartak!

Grafitiak egiterakoan ere emandako materialan dauden pausuak jarraitu dituzte, kasu honetan gehienak, ikasle batzuk pausu batzuk "jan" dituzte eta.

Eta honekin, 6. mailan ikasturtea amaituta!

Antzerkigintza proiektuaren emaitza eta amaiera!

Eta eguna heldu zen!
Aurten lehenengoz, 5. mailan Arte hezkuntza arloa bere osotasunean landuz, eta ikasturte osoko proiektuan lanean jo ta ke ibili ondoren, antzezteko eguna heldu zen.
Ikasleak urduri, ni urduri, eta familiak eta beste klasekideek ikusteko irrikitan. Primeran irten zen, primeran pasatu genuen, eta primerako lana egin dute.
 Argazkietan klikatu    

Nahiz eta proiektuaren ebaluazioa jarraia izan eta astero egin, oraingoan, proiektuaren ebaluazio orokorra egin dugu, eta emaitzak onak izan dira.
Greba egunek ere, bere eragina euki dute, eszenografia, adibidez, beste era batean egin behar genuen, baina...
Datorren ikasturteari begira, eta antzezlanak ikusita, hainbat gauza hobeto behar ditugula ere  argi ikusi dugu: hitz egiteko tonua, eszenografia, dantzak...
Baina hori guztia, datorren ikasturteko 5. mailako ikasle berriekin izango da!
Lan bikaina!!

Gutxi barru irakasleentzako ikas egoera eta material osoa bateratua publikatuko dut.

"Musikatik Arte Hezkuntzara" jardunaldia martxan!

Jada, "Musikatik Arte Hezkuntzara" 1. Jardunaldirako izen ematea zabalik dago. Bai hemetik, zein ikastetxeetara Eusko Jaurlaritzak bidalitako email ofizialetik izena eman dezakezue. 

Prestatutako sitean sartuz: izen ematea, egitaraua, lekua, ordua... Ikusgai duzue. 

Guztion artean musikak, arte hezkuntzak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasi dugu.

Animatu eta etorri Gasteizera ekainaren 6an!


Argazkian klikatu


Hip Hopa E. Herrian

6. mailako, Arte Hezkuntzako, azkeneko proiektuarekin hasiko gara. 
"HIP HOP KULTURA E: HERRIAN!!"
Izen potoloa, eta lantzekoak ere potoloak.
Zer ikasiko dugu: Rapak sortzen, break dance dantzatzen, eta grafitiak egiten, beti ere E. Herriko ikuspegitik.
Zertarako? E. Herriko hip hop mugimendua, kaleko artea eta musika ezagutzeko. Eta aldi berean euskararen ahozko zein idatzizko erabilpena handitzeko.
Hau guztia aurrera eramateko, DBHko irakasle zein ikasleen laguntza eukiko dugu!
Jarraian laburpen ariña duzue


Eta hau, erabiliko dugun materiala


Animo!!!