Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Martxoak 23: Michael Nyman
Egilea: Maialen Jimenez
Michael Nyman Londresen jaio zan 1944ko martxoaren 23 an. Musikagile eta piano-jotzaile ingelesa da. “The piano” filmeko soinu banda sortu zuen.
Bere operen artean The Man Who Mistook His Wife for a Hat, Letters, Riddles and Writs, Noises, Sounds & Sweet Airs, Facing Goya, Man and Boy: Dada, Love Counts eta Sparkie: Cage and Beyond ditugu, eta bestalde beste sei kontzertu, lau hari-laukote eta beste hainbat ganbera-musikarako lan ere konposatu ditu.
1976. urtean “Michael Nyman Band” izeneko taldea sortu zuen.

-
Martxoak 21: Michale Graves
Egilea: Pablo Gurumeta
Michale Graves, 1975.urteko martxoaren 21an jaio zen konpositore eta abeslari famatua da, gehienbat The Misfits musika taldea berriztu zuelako 90. hamarkadan. Bob Aleccak esan zionean The Misfits taldea abeslari bat bilatzen zebilela, audizioetara aurkeztu zen. Ez zuelez ezagutzen talde hau, bere bigarren diskografi guztia entzun zuen.
Misfits-eko baterilaria Dr.Chud, Michaelen lagun mina egin zen eta taldea banatu ostean ere lagun onak izaten jarraitu zuten.
Hainbat eta hainbat abesti eta diska grabatu eta irabazi dute, eta taldekideek Michaelen esker dela uste dute. Gaur egun bakarlari moduan abesten du eta 2013.urteko otsailaren 26n atera zuen bere azken albuma.


