Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Otsailak 18: Juelz Santana
Egilea: Beñat Ollo
LaRon Louis James ( 1983ko otsailaren 18 a), artistikoki Juelz Santana-lez ezaguna, rapero estatubatuar bat da, dominikar jatorrizko afroamerikarra.Bere ibilbidea Draft Pick taldean hasi zen, baina Cam’ron-ekin S.D.E. izeneko albumeko “Oh boy” abestian parte hartu arte ez zen profesional bihurtu, 2000.ean.
From Me to U (2003),What the Game’s Been Missing! (2005), Born to Lose, Built to Win (2009)Con The diplomats
Kolaborazioak: My Face Can’t Be Felt (Lil’ Wayne-kin), Skull Gang (Skull Gang-ekin) (May 5, 2009), I Can’t Feel My Face ( Lil Wayne -ekin), Beamer Benz Or Bentley ( Lloyd Banks-ekin) 2010
Orain arte, bi filmetan hartu du parte akote moduan: State of property (2005) Killa season (2006).
Hemen uzten dizuet bere abesti ospetsuenatariko bat: ”There It Go”

-
Otsailak 17: Ed Sheeran
Egilea: Melisa Nistor
Edward Christopher Sheeran, 1991eko otsailaren 17ean, Halifaxen, Erresuma Batuan jaio dan gaur eguneko konpositore eta abeslaria da, baina Ed Sheeran izenarekin ezagunagoa da.Bere konposizioak nagusiki pop rock, folk, hip hop, akustikoa eta indie play estilokoak dira. Hainbat abesti famatu daukaz, euretariko bat The A Team deitzen da eta 2013. urtean Billboard saria irabazi zuen. 2013. urtean Give Me Love abestiak ere fama handia hartu zuen.
Hona hemen Give Me Love abestia:

-
Otsailak 16: Juan Camacho
Egilea: Maialen Gorordo
Juan Camacho, 1947ko otsailaren 16an jaio zan Valentzian, eta 1982ko urriaren 21ean hil zan Madrilen. Abeslari espainiarra izan zan, 60 eta 70. hamarkadetan, hain zuzen ere.
Abeslari honek, Valentziako gazteen musika taldeetan parte hartu eban: Los satélites, Los ángeles negros, Diapason’s, Los Relampagos (gitarrajole moduan),… bere ibilbidea bakarlari moduan hasi arte.
Los relámpagos taldeagaz bi single grabatu ebazan, “Yo canto” eta Catalunya Plora”.
1973.ean, eta Juan Pardok proposatuta, abesti bi grabatu ebazan bakarlari moduan, publikoaren aldetik harrera ona lortuz.
1975ean Benidormeko lehiaketara aurkeztu zan “A tí, mujer” abestiagaz, garaipena eskuratuz.
Ordurik aurrera arrakasta handia lortu eban Espainian eta Amerikan.

-
Otsailak 15: Michael Praetorius
Egilea: Naia Gonzalez
Michael Praetorius Turingian jaio zan 1571eko otsailaren 15ean.Konpositore eta organista alemana izan zen.
Familia luterano zorrotz baten jaio zen, eta horrek eragin handia izan zuen bere musikan. Bere aita Martin Luteroren ikaslea izan zen.
Torgau eta Francfort del Older-en egin zituen bere ikasketak.
Bere konposisiorik ezagunenetarikoa Dances from terpsichore da.

