Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Otsailak 7: Joaquin Gaztanbide
Joaquin Romualdo Gaztanbide Garbaio, Tuteran, (Nafarroan) jaio zan, 1822ko otsailaren 7an eta 1870. urteko martxoaren 18an, Madrilen (Espainian) hil zan. Erromantizismo garaiko musikagilea izan zen, zartzuela egilea izateagatik batez ere oso ezaguna izan zen eta guztira 44 zartzuela idatzi zituen.
Solfeo ikasketak jaioterrian hasi zituen, bertako katedralaren musikaria zen, Pablo Rublarekin.
1834an, 12 urte baino ez zituela, osabak Iruñera bidali zuen, Jose Gelbenzu eta Mariano Garciarekin piano eta konposatzea ikastera.
1842. urtean Madrilera joan zen, eta Maria Cristina kontserbatorioan ikasi zuen.
6 urte geroago Teatro Español de Madrid delakoaren orkestraren zuzendari izendatu zuten.
1856. ean Teatro de la Zarzuelako bazkide sartu zen, eta hango konpositore eta zuzendari ere izan zen.(Iturria: Wikipedia)

-
Otsailak 6: Dan Balan
Egilea: Irati Albizu
Dan Mihai Bălan, 1979. urteko otsailaren 6an jaio zen, eta abeslari, aktore eta konpositore Moldabiarra da. Gaur egungo abeslaria da, eta “O-Zoen” taldeko burua izan zen. Orain “Balan” izeneko talde batean abesten dau.
Dan, Chisinaon jaiotakoa da, eta bere gurasoekin bizi izan zen 1995. urtera arte. Oso gaztetarik erakutsi zuen musikarekiko zaletasuna, eta 1992an bere gurasoek, lehen gitarra oparitu zioten, hortik aurrera rock musikan jarriz bere atentzio guztia.
Bere abesti batek Lendo Calendo du izena:

-
Otsailak 5: Jaques Ibert
Egilea: Antonela Ropota
Jacques Ibert, konpositore frantseza, 1962-ko otsailaren 5-ean hil zan.1890-ean jaio zan hil zan leku berean, hau da, Parisen.
Hainbat filmetako soinu banda konposatu zituen, eta horrez gain antzerkirako musika ere konposatu zuen.
Pariseko kontserbatorian ikasi zuen, beste hainbat konpositore ezagunekin.
1955-ean, hil baino urte batzuk arinago, Theâtres Lyriques erakundeko zuzendari izendatu zuten.

-
Otsailak 4: Regino Martínez Basso
Egilea: Iraide Ormaza
Regino Martínez Basso, biolinjole ospetsua, 1845 ko otsailaren 4 an jaio zan Algecirasen, eta 1901 ko urtarrilaren 27 an hil zan. Txikitatik izan zuen interesa musikataz. Francisco Cañizares akademian lortutako emaitzak dirala eta, bere familiak Madrilgo musika kontserbatoriora bidali eban, Teatro Real orkestan ere parte harturik. Akademia honetan urte bat igaro zuen.
1871 an, Malagako kontserbatorioan biolin maisu moduan aritu zan.

